Prentsa-aretoa

Berriak

Cela: "Urkulluk hiltzeko ukaldia eman dio Euskadiko zientzia- eta teknologia-ikerketari

"Dakigunez, Rajoyren gobernuaren erabakien menpe dago, eta hori salatzeko modukoa da"

Isabel Cela
Isabel Cela

PSE-EEko Trebakuntzaren, Ikasketen eta Programen idazkariak, Isabel Celaak, gaur esan du ESS-Bilbaoren inguruan hartutako erabakia dela-eta Urkulluren Gobernuak “herri honetan azeleragailuen arloan egiten den zientzia- eta teknologia-ikerketari hiltzeko ukaldia eman diola”, eta salatu egin du “ezaguna dela Rajoyren Gobernuaren erabakiaren menpe dagoela”.

“Iragarritako heriotzaren kronika dugu hau”, esan du Celaak.  “2013ko irailaren 8an Hernáez andreak (Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea) jada arazoa argitu zuen modu inuzentean:  ez dugu guk bakarrik ordainduko Neutroi Iturriaren erronda. Horixe da gai tristea. Ez dago laguntza ekonomiko eta politikorik”.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu ohiaren iritziz, Eusko Jaurlaritzak “men egin die, onartu egin ditu Rajoyren Gobernuaren baldintzak, eta, beraz, Euskadin nazioarteko eragina izango duen ezagutzan aurrera egiteko aukera haustu du”.

“Norbaitek esan du noizbait Guggenheimekin ezin dugula? Bada orain Tapia sailburuak dio zientzia-arloan ezin dugula ferraririk egin.  Hori esan du nahiz eta gure herrian  aeronautika enpresa garrantzitsuak izan, eta munduko azeleragailu handiei zehaztasun handiko osagai teknologiko sofistikatuak eskaintzeko gai dira enpresa horiek:  ISIS, CERN, SLAC…”, azaldu du.

Cellak nabarmendu gu, halaber, "Urkulluk Rajoyrekiko menpetasuna” adierazi duela egun oso berezian, Bruselak esan duenean Espainiako Gobernuak konpromiso txikia duela I + Grekin , eta hirugarren mailan jarri du, Portugal, Grezia, Hungariarekin etab.ekin batera.

“Gaur esan digute modu ofizialean Leioako Zientzia Parkean ez dugula azeleragailurik edukiko.  Lund-i erabiltzeko prest dauden osagaiak eman baino ez dela egingo”, esan du. Eta horrek ondokoa esan nahi du:

- Onargarria eta egiteko moduko den proiektu hori alde batera utzi egin dela; zenbait adituren onarpena izan badu ere (behintzat hiru ebaluazio-batzorde). Proiektua profesionaltasunean oinarritzen da, eta milaka lan-ordu ostean, makina abian jarri zuen, zuri-estazioak ebaluazio ona izan zuen eta, zientzia-industriak baloratu egin zuen.

- Ezingo da europar funtsik lortu.  Lund-entzat baino ez dugu lan egingo.

Legebiltzarkide sozialistak esan du erabaki horren bidez Eusko Jaurlaritzak “ESS-Bilbaoren Estatutuei aurka egin diela; izan ere, 1. artikuluak jaso du Espainiar egoitzak Espalazio bidezko Neutroien iturria egin, ekipatu eta ustiatuko dela”, eta, gainera, Eusko Legebiltzarrak erabakitakoaren aurkakoa da, 2013. urtean aho batez (Euskal Nazionalistak Taldea barne) ondokoa erabaki baitzuen:

- ESS-Bilbaori laguntzea, Euskadiko zientzia-egituraren giltzarriko azpiegitura baita.

- Espainiako Gobernuari dituen finantza-betebeharrak eskatzea.

- Bertako instalazioa egiteko ahaleginak eta ESS-ABri (Lund) eskaini beharreko ahaleginak orekatzea.

- Lursailaren egoera juridikoa ebaztea, egoitza-eraikinaren ingeniaritza-proiektuak lizitatzearren.

- Proiektu honetan UPV-EHUk duen garrantzia azpimarratzea.

- Eta ESS-Bilbaoren oinarrizko proiektuaren balioa nabarmentzea. Nazioarteko Zientzia Aholkularitzako Batzordeak balioztatu du, eta Artezkaritza Kontseiluak onetsi du aipatutako balioa.

Hori guztia dela eta, Celaak esan du “Eusko Jaurlaritzak ez diola Espainiako Gobernuari aurre egin, hark esaten duena egiten duela, eta ikerketarekiko eta ezagutzarekiko handinahia leporatu digu”.

“Gure herri txikira egokitu gara.  Beste batzuk baino zerbait gehiago izatearekin nahikoa dugu, baina ez gara lehian sartzen. Errealistak izateko aitzakia erabiltzen dugu, eta ferraririk egin ezin dugunez, gure sukalde txikian gelditzen gara”, deitoratu du.  

“Aurretik ez du inork hori esan. 2006an sortu zenetik, denok ESS-BIlbaon sinesten genuen:  gobernu nazionalistek  eta sozialistek.  Baina babesik ez dugunez, orain proiektua geldiarazi dugu", esan du amaieran agintari sozialistak.