Prentsa-aretoa

Berriak

Celaá: “Urkulluren gobernuak hezkuntzan hirueletasuna zigortzen du arrakastatsua dela egiaztatu denean”

Isabel Celaá, Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkidea
Isabel Celaá, Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkidea

Talde Sozialistaren Hezkuntzako bozeramaileak, Isabel Celaak, esan du "ezin duela sinetsi Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Euskadiko Hezkuntza Sisteman hirueletasuna zabaltzeari ezetz esan izana, ikusi baita arrakastatsua dela; izan ere, hala diote nazioarteko ospe handiko zenbait erakundek egindako ebaluazioek, esaterako, Cambridge Unibertsitateak eta mundu mailan PISA azterketak kudeatzen dituen entitateak (Australiako ACER).

“Ezin dugu ulertu —azaldu du Isabel Celaak— gobernu arduratsu batek zergatik zigortzen duen Patxi Lopezen gobernu sozialistak abian jarritako esperientzia pilotua, ikusi baita bideragarria dela: lehen atzerriko hizkuntzan oso maila onak lortu dira, gainontzeko hizkuntzetan ezer galdu gabe.  Agian Urkulluren gobernuak ezabatu nahi du sozialistok Euskadiko Hezkuntza Sisteman utzitako aztarna Jaurlaritzan egindako lanari esker, eta nazionalismoaren doktrina-ereduetara eta hizkuntza-gatazkara itzuli nahi du, denbora luzez gure hezkuntzan horik izan baitira nagusi.

“Ezin da ulertu —gaineratu du Hezkuntzako bozeramaile sozialistak— zergatik ukatu zaion esperientzia arrakastatsu bati hezkuntza sisteman orokortzeko aukera. EAJren aurreiritzirengatik izan da, hala uste duelako, edo EH Bildur beldur diolako, baina hirueletasuna euskarazko irakaskuntzarekiko erasotzat jo du, eta ez Europan eta mundu globalizatuan ondo baino hobeto aritzeko gazteek izan dezaketen tresna gisa”.

“EAJk —esan du— zientzia-ondorioetatik aldendu da nazionalismoaren aurreiritzietara itzultzeko eta benetako oinarririk izan gabe.  Batez ere, nazioarteko ebaluazioek esaten badute, eta Hezkuntzako sailburuak berak onartu badu, ingelesa gehiago ikasteagatik ez dela atzera egingo beste bi hizkuntza ofizialetan.  Alderantziz, euskal irakaskuntzaren elebitasunari esker, errazagoa da Hezkuntza Sisteman atzerriko hizkuntza bat sartzea.  Eta horixe eskatzen dute, gero eta gehiago, familiek eta gazteek, etorkizuna horren menpe baitute”.

Bestalde, legebiltzarkide sozialistak gogoratu du “hezkuntza hirueleduna jasota dagoela EAJk Euskadiko Alderdi Sozialistarekin sinatutako itunean, eta bete behar dutela. Sozialistek jarraituko dugu bete dezaten exijitzen”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak