Prentsa-aretoa

Berriak

Celaa-k ikaskuntza hirueleduna eskaintzen duten ikastetxeetan sortutako "ziurgabetasuna" salatu du

Lehen deialdia amaitzeko hilabete gutxi falta direnean, ez dakigu Gobernuak zer plan izango dituen datorren ikasturterako

PSE-EEko legebiltzarkide Isabel Celaak, ikaskuntza hirueleduneko proiektuak hasi dituzten ikastetxeen geroa argi dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, gaur egun oraindik ez baitakite datorren urtean lan horiekin jarraitzeko Sailaren babesa izango duten edo ez.

Hezkuntza Hirueledunaren Esparrua 2010-2011 ikasturtean hasi zen. Hiru urteko esperimentazio epea izango zuen, eta Euskadiko 40 ikastetxe aukeratu ziren hori abian jartzeko.  Deialdia ekainean amaituko da baina oraindik eskoletako arduradunek ez dakite hezkuntza hirueledunarekin jarraituko duten edo ez, eta jarraitzekotan, zer baldintzekin egingo duten lan.

Celaak ikastetxe horiek bizi duten “ziurgabetasun onartezina” kritikatu du; gainera, badira aurreko deialdi batzuetan hirueletasunari gehitutako beste 78 ikastetxe (guztira 118 dira) eta horien etorkizuna ere zalantzan dago. 

Sailburuordearen iritziz, Hezkuntza Hirueledunaren Esparruak —Euskadiko Gobernu Sozialistak aurreko legegintzaldian sustatu zuen— “bultzada handia eman du” euskal hezkuntzan ingelesa sartzeko orduan; “emaitza bikainak” lortu dira eta euskal herritarren % 80k onartu egin du.  Hori dela-eta, “ulergaitza da” datorren ikasturtearen hasierarako hilabete gutxi falta direnean, ez jakitea zer hizkuntza proposamen bultzatuko duen Jaurlaritza berriak. 

“Zergatik ez dira datorren ikasturterako jarraibideak finkatu? Zergatik ez dute ezer zehaztu?”, galdetu dio bere buruari.

Egungo Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ez duela “hizkuntza proiektu argi eta difiniturik” salatu du Cellaak, nahiago baitu “legegintza sozialistaren aztar guztiak kendu, kalitate oneko hezkuntza proposamen serio bat aurkeztu baino, gaur euskal gizarteak dituen erronkei eraginkortasunez erantzuteko modukoa alegia”.

Hori guztia dela-eta, agintari sozialistak Hezkuntza Sailari ondokoa eskatu dio atzo erregistratutako legez besteko proposamen baten bitartez: lehen deialdian aukeratutako 40 ikastetxeetan dituzten proiektu hirueledunekin jarrai dezala 2013-2014 ikasturtetik eta “beste hizkuntza proposamen bat modu orokorrean ezarri arte".

Legez besteko proposamen horrek, bat egin du Euskadin Hezkuntza Hirueledunaren Esparrua aldezteko helburuarekin legebiltzarkide sozialistak aurkeztu dituen ekimen multzoarekin.  Biharko Kontroleko Osoko Bilkuran Celaak egungo Hezkuntza sailburuari interpelazioa egingo dio ereduan sartu nahi dituen aldaketen inguruan.

Interpelazio hori, Cristina Uriartek martxoaren 15ean Eusko Legebiltzarrean egin zituen adierazpen batzuen ondorioz aurkeztu da. Adierazpen horietan, egungo eredu hirueledunean “defizit” batzuk ikusi dituela esan zuen, baita irakasleen hizkuntza formulazioari ekiteko seriotasuna “ez dela nahikoa izan” eta “zenbait zalantza sortu dituela” ere.

Adierazpen horiek direla-eta, Celaak bihar Uriarteri galdetuko dio zer aldaketa sartu nahi dituen “ebaluazio zientifikoaren emaitzak izan gabe zalantzan jarri duen” Hirueletasun Programan.

Gainera, datorren ostegunean Eusko Legebiltzarrak Euskal Sozialisten beste legez besteko proposamen bat bozkatuko dute. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote “jarrai dezala euskal hezkuntzan hirueletasuna bultzatzen, irakasleen hizkuntza prestakuntza eta metodologia programak eta proiektuak indartzen, baita hizkuntza hiruretan ikasle bakoitza irakasteko ereduak ere; gainera, ereduen egungo sistema ordezkatzeko hizkuntza proposamenaren oinarrizko elementuak lortzeko eskatuko dio, euskal hezkuntzak eskatzen duen hizkuntza hitzarmen berriaren oinarria izan daitekeelako”.

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak