Celaak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio hezkuntza eragile guztiei Wert Legearen aurka batera agertzeko deialdia luza diezaien
PSE-EEko Trebakuntzaren, Ikasketen eta Programen idazkari Isabel Cellak, gaur goizean Eusko Jaurlaritzari Wert Legearen aurrean “sendo aritzeko” eskatu dio, lege hori aplikatzeak, atzerapen handia ekarriko bailiguke. Gainera, nazionalisten gobernuari "bere laguntza "eskaini dio “lege horri aurre egiteko eta gure eskumenen alde egiteko”.
Celaak Portugaleteko Asti Leku ikastolan esan du hori guztia, 2013ko Ibilaldiaren hasieran. Aurten, jai hori aipatutako herrian ospatuko da. Legebiltzarkide sozialistak azaldu duenez, “urtero-urtero euskal sozialistak Ibilaldira etortzen gara euskal hezkuntza sistemaren alde egiteko ikastolekin batera”, baina aurten “modu berezian hartu nahi dugu parte, Wert Legearen aplikazioaren erronka gainean baitugu". Lege hori “bereizgarritzat, zaharkitutzat, zentralistatzat eta ahulenak erasotzeko modukotzat" jo du.
Beraz, “euskal sozialistek, bai gobernuan, bai oposizioan, gauza bera aldeztu dugula, legea bertan behera uztea alegia” esan du. Celaak esan du nazionalisten legegintzaldiaren sei hilabete hauetan “denbora gehiegi galdu dugula ez dugulako jakin Urkulluren Gobernuak nora begiratzen duen”. Azpimarratu duenez, “ez dugu entzun ere egin bertan behera uztea eskatu duenik”.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu ohiak Eusko Jaurlaritzari ondokoa eskatu dio: “Wert Legearen aurka eta Hezkuntza arloan ditugun eskumenen alde sendo egin dezan”.
Hori dela-eta, “eta guk Gobernuan xedatu genuen moduan, bada garaia gure euskal hezkuntza sisteman diren euskal eragile guztien batasuna eskatzeko, Wert Legea aplikatzea, ezin onartuzko atzerapena izango baita".
Adierazi duenez, “Urkulluren Gobernuari Wert Legearen aurrean sendo aritzea eskatzen diogu, hori aplikatzea atzerapen handia balitzateke. Gainera, gure laguntza eskaintzen diogu Lege horren aurka eta gure eskumenen alde egiteko. Bide hori hartzen badu, Jaurlaritzak Euskal Sozialisten laguntza izango du lan horretan”.






