Prentsa-aretoa

Berriak

Celaak Hezkuntza Sailari eskoletan testu-liburuak berrituko dituztela bermatzeko aukerak topa ditzan eskatu dio

Foto Irekia-Gobierno Vasco
Foto Irekia-Gobierno Vasco

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Hezkuntzako bozeramaileak, Isabel Celaak, Hezkuntzako sailburuari derrigorrezko hezkuntzaren ziklo jakin batzuetan testu-liburuak berrituko ez direnez sortuko den arazoa “konpon dezala” eskatu dio, liburu “hondatuen” luzapena, Eusko Jaurlaritzak eskola publikoan  egin dituen murrizketetara gehitu baita.

Celaak ostiraleko Osoko Bilkuran eskola publikoko ikasleen gurasoen kezka adierazi du, jakin berri baitute Sailak “beranduegi” emandako agindua, hau da, Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetarako ez direla kudeaketa solidarioko programaren testu-liburuak berrituko eta, ondorioz "elkarren segidako sei urtez ere erabili beharko dituztela”.

Ordezkari sozialistak onartu egin du pasa den ikasturtean, eta berak kudeatuta, erabilera aurreikusitakoa baino urtebete gehiago luzatu zutela; neurri hori “gurasoekin martxoan adostu nuen, nahiko denborarekin, eta eskola publikoari laguntza handiagoa emateko testuinguruan kokatu zen”;  alde biek “ahalegina elkarrekin egitea erabaki genuen”.  Horren aurrean, orain beste urtebeteko luzapena jakinarazi diete, aldez aurretik adostu gabe eta "liburu horiek oso hondatuta daude".  Salatu duenez, “kudeaketa solidarioaren programarekin bat egin duten ikastetxeek, liburuak berritzeko kostua gain hartuko lukete, baina Sailak modu bidegabean bestelako murrizketa batzuk aplikatu dizkie, adibidez, bekak eta laguntzak gutxitu ditu eta Eskola 2.0 proiektua geldiarazi du”.

Celaak ez du onartu sailburuak jarritako aitzakia, aurrekontu-luzapenari buruzkoa, Gobernuak bertan behera utzi behar izan zuen programak kapitulu hori gehiago murrizten baitzuen, eta "beste aukera batzuk bilatzeko eskatu dio, halakorik baitago, adibidez, batxilergoa berritzeko planetik baliabideak ateratzea".  Eskatu dionez, "familiekiko desadostasun hori zeuk irudimenez konpondu beharko duzu”. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak