Celaak Hezkuntzako sailburuari eskatu dio gainditu dezala Gobernu sozialistak 2011n egindako Enplegurako Eskaintza Publikoaren plaza kopurua
![Isabel Celaá Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudia [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Isabel-Cela-en-una-imagen-de-archivo-en-el-Parlamento-Vasco-Foto-Socialistas-Vascos-Isabel-Cela-Eusko-Legebiltzarrean-artxiboko-irudia-Argazkia-Euskal-Sozialistak-5444c99c0ad09.jpg)
Eusko Legebiltzarreko Talde Sozialistako bozeramaileak, Isabel Celaak, Uriarte sailburuari eskatu dio, Hezkuntzan iragarri duten Eskaintza Publikoan, gainditu dezatela Gobernu sozialistak deitutako plazen kopurua (guztira, 1.511), "Euskadiko hezkuntza-komunitateak dituen beharrak aintzat hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako beste inon baino bitarteko gehiago baitaude”.
“Patxi Lopezen gobernuak —gogoratu du legebiltzarkide sozialistak— hamar puntu gutxitu zituen bitartekotasun indizeak. Agintaldiaren hasieran % 27koa zen, eta % 17an utzi genuen, arrazoizkotzat jotzen dugun ehunekora hurbiltzearren (% 8). Horixe jaso zuen Hezkuntza Sailak, baina orain ikusi dugu zuen kudeaketaren ondorioz atzera egingo dugula eta aurreko kopuruak gaindituko ditugula, egun bitartekotasuna % 30ekoa baita. Eta % 40koa izango litzateke, behin-behineko langileak gehituz gero. Agerikoa da sektoreak zer behar dituen”.
Isabel Celaak gogoratu du aurreko gobernuak lortu zuela bitartekoen kopurua gutxitzea enplegurako eskaintza publikoen bidez, eta 2.500 lanpostu sortu zituen. “Azkena —gaineratu du—, 2011koa da, eta 1.500 lanpostu lortu genituen Gobernu zentralarekin negoziatuz. Gauza bera egin ezazu, Uriarte andrea. Gobernu zentralarekin negoziatu 2011n lortutakoa gainditzearren, egungo egoerak behar baitu".
EUSKO JAURLARITZAK EZ DU ENPLEGU PUBLIKOAREN EREMUAN EGIN BEHARREKOA BETE
Isabel Celaak Eusko Legebiltzarreko Kontroleko Osoko Bilkuran parte hartu du. Osoko Bilkura horretan, gobernuak Euskal Sozialistak Taldearen zenbait galdera eta interpelazio erantzun behar izan ditu enplegu publikoaren sorreraren inguruan.
Talde Sozialistak zenbait interpelazio eta galdera egin badizkio ere, Osasuneko Sailburu Joan Darponek eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak ez dute zehaztu noiz egingo duten Enplegurako Eskaintza Publikoaren deialdia, Herri Administrazioaren zenbait esparrutan igarritakoa, esaterako, Hezkuntzan eta Osasunean. Horrez gain, ez dute zehaztu “Herri Administrazioan belaunaldi-txandaketa modu adostuan bermatzeko eta herritarrei zerbitzu publikoak eskaintzen jar5raitzeko” plan orokorra, Eusko Legebiltzarreko ebazpen batek xedatutako moduan.
Biek esandakoa aintzat hartuta ondoriozta dezakegu Eusko Jaurlaritzak denbora irabazi eta sektore publikoko langileen protestak saihestu nahi dituela, eta ez dela enplegu publikoaren sorrerarekin modu aktiboan konprometitu nahi. Egun ez du ematen aurten gauzatuko dituztenik iragarritako Enplegurako Eskaintza Publikoak, Legebiltzarreko aginduak xedatutako moduan.
Eusko Legebiltzarrean entzun den gauza berrietako bat da Eusko Jaurlaritzak lekualdatze-lehiaketarako deialdia egingo duela (ez du data zehaztu) epai judizial bidez lanpostua egiaztatuta dituzten behin betiko langileentzat. Kontrakoa egin du deitutako Enplegurako Eskaintza Publiko bakarrean. Radio Euskadikoan, ezkutuko Enplegua Erregularizatzeko Espediente bat egin baitu enplegu publikoa suntsitzeko.