Celaaren ustez, Heziberri 2020 "orokorregia” da, eta Hezkuntzaren Euskal Legearen alde egin du
Proiektuak ez duela “Eskola Publikoa hezkuntza-sistemaren eredutzat hartu” esan du

Isabel Celaá legebiltzarkide sozialistak esan du Heziberri 2020 Proiektuak “ez duela berritasunik” eskaini; izan ere “curriculum-printzipio orokor batzuk jaso ditu eta, horiek guztiak, hein handi batean, EAEn egun indarrean ditugun curriculumen oinarri direla”. Proiektu hori Cristina Uriarte sailburuak bihar aurkeztuko du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean.
Hori dela eta, bere buruari galdetu egin dio “zergatik aztertu behar den berriz curriculum-egitura osoa, nork duen hori abian jartzeko interesa eta ez al den egokiagoa Hezkuntzaren Euskal Legearen printzipioak adostetik hastea, ondoren alderdi zehatzagoak finkatzeko (adibidez, curriculuma), logikak eta erabilerak agindu bezala”.
Celaak esan du “proposamena oso orokorra eta nabaria denez, zaila dela horren inguruan baloraziorik egitea jakin gabe nola definituko diren curriculum zehatzak”, eta kritikatu egin du “ez dela Eskola Publikoa hezkuntza sistemaren eredutzat hartu”.
Berez ustez, "harritzekoa bada ere” Euskadin oraindik curriculumaren printzipioak definitzen ari gara, eta Ministerioak, berriz, LOMCEren curriculumen zehaztasunak lantzen ditu, eta irailean curriculum horiek indarrean sartuko dira Haur Hezkuntzako hiru ikasturtetan.
Programaren zehaztasunetan sartuta, Heziberri 2020k hitz egin du “hizkuntza eta kultura agregatuari buruz, orain dela zenbait mendez Euskal Herria, Vasconia, Pays Basque, Baskenland, Basque Country etab. izenak dituena"; horrek oinarrian bat dator egun indarrean ditugun 2010eko curriculumen “hizkuntza eta kultura kontzeptuarekin”.
Sailburu ohiarentzat “esanguratsua" da "agregatu" horretan "País Vasco" onartu ez izana.
“Eta abar hitzan jaso al dute? Ikusi beharko dugu, alde batetik, curriculumaren garapenak kontsekuente den edo ez Euskal Herria hizkuntza- eta kultura-agregatu moduan definitzearekin”, esan du.
Beste alde batetik, agintari sozialistak nabarmendu du curriculum printzipioen proposamenean ez dutela "hizkuntza askatasunez aukeratzeko printzipioa" aipatu eta, bestalde, ematen du zalantzan jartzen dela hori “euskara sistema eleanitzaren ardatza izango dela” esaten baita.
“Horrek ereduen sistema desagertuko dela esan nahi du? Ez da argi gelditu. Egokiagoa litzateke “euskarak lehentasuna izango duela esatea, egungo curriculumetan jartzen duen moduan", azaldu du.
Halaber, legebiltzarkideak esan du "garrantzi txikia eman zaiola ingeleseko irakaskuntza (euskara eta gaztelerarekin batera) ikastetxe eta biztanle-segmentu guztietara helduko dela bermatzearren, ingeleseko eskolaz kanpoko jarduera ordaindu ahal dutenentzako soilik izan ez dadin”.
Amaitzeko, Celaak dio “garrantzi txikia" eman diotela Hizkuntzen eta Edukien Ikaskuntza Integratuari, nahiz eta Europa mailan gomendagarriena izan ikasleak 2 edo 3 Hizkuntzetan eskolaratzeko, “eta hori gure kasuan oso ohikoa da, are gehiago hezkuntza hirueleduna zabaltzen den heinean”.