Celaá:"Hezkuntza sailak es du ikastetxe publikoen autonomia ekonomiko eta finantzarioa errespetatzen"
Eusko Jaurlaritzak 2012ko kudeaketaren soberakinak, 2013an ikastetxe publikoen funtzionamenduari eta mantentzeari laguntzeko erabiliko ditu.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2012ko kudeaketaren soberakinak ondokorako erabiliko ditu: 2013ko ekitaldian Ikastetxe Publikoen Funtzionamendu eta Mantentzen Gastuen II. kapituluaren ekarpena egiteko. Horrela bada, ikastetxe publikoetan gastuaren kudeaketan bilatzen den efizientzia guztiz indargabetuta geldituko da. Gehien aurreztu duenak, zigor handiagoa izango du.
Azken egun hauetan, ikastetxe publikoetako zuzendaritzak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzek bidalitako eskutitzak jasotzen ari dira. Eskutitz horietan jakinarazi diete 2013ko Aurrekontuen Funtzionamendu eta Mantentze Gastuen Kapitulua egiteko kontuan izango dituztela 2012ko abenduren 31n kontabilitatean jasotako kudeaketa soberakinak.
Horrela bada, alferrikakoa izan da garrantzi handiko proiektuei ekiteko iaz ikastetxeetan egin zuten doikuntza ahalegina. Aurreztutako guztia, Eusko Jaurlaritzatik jasoko duten ekarpenetik kenduko diete; ekarpen hori, gainera, nazionalisten gobernuen murrizketen ondorioz lermatuegia da dagoeneko. Ekipamenduetan egindako % 70eko murrizketez gain, mantentze eta funtzionamenduan egindako % 20 baino gehiago murrizketa dute orain.
Isabel Celaak gogor kritikatu du “euskal ikastetxeak estutuko dituen eta aurreztu duena zigortuko duen” erabaki hori.
Deitoratu duenez, “gainera, ekonomia eta finantza arloko kudeaketa gaitasunean, eta euren aukerak burutzeko ikastetxeek duten autonomian (legeak onartutakoa) atzera pausu garrantzitsua ematea da”.
Celaak nabarmendu du “gehiago aurreztu duena kaltetuena izango dela. Mezu kontraesankorra bidaltzen diegu ikastetxeei urritasunen garai honetan”.
Sailburuordearen iritziz “ikastetxeen autonomia ekonomiko eta finantzarioaren aurka egitea da (Euskal Eskola Publikoaren Legearen V. Tituluak jasotzen du autonomia hori); gainera horiek efizientziara eta aurreztera zuzendutako aukera abian jartzen dituzte garrantzi handiko proiektuei ekin ahal izateko”.
Hori guztia dela-eta, Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak atzo legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen Hezkuntza Sailari proposamen hori bertan behera utz dezala eskatzeko.