Confebaskeko presidente izateko hautagai moduan Roberto Larrañagak duen enpresa-profila eta esperientzia nabarmendu du PSE-EEk
SEA-Arabako Enpresariakeko hautagaiaren izaera negoziatzailea eta gizarte-inplikazioa baloratu dute Euskal Sozialistek
PSE-EEk jakin izan du SEAk Roberto Larrañaga aurkeztu nahi duela Confebaskeko presidenterako hautagai izateko. Enpresa-antolakundeak hartzen dituen barne-erabaki guztiak errespetatuz, Euskal Sozialistek nabarmendu nahi dute Larrañagan esperientzia luzea duela industriaren eta eraikuntzaren sektoreetan, eta lan handia egin duela SEAn, Confebasken eta Arabako Merkataritza Enpresan, non zenbait lan exekutibo eta ordezkari-lan egin dituen.
Batzorde Exekutiboaren ekonomiaren arduradunaren, Javier Lasarteren, ustez, Larrañagaren enpresa-profilak hautagai gisa abalatzen du, baita horren izaera negoziatzailea ere; enpresaburuek eta sindikatuetako ordezkariek onartzen diote izaera hori. "Une honetan, batzuek negoziazio kolektiboa zalantzan jarri nahi badute ere, Roberto Larrañagak duen izaerarekin, lan egin daiteke lan-harremanak hobetzearren”, azaldu du Lasartek.
PSE-EEren iritziz, ingurunearekiko, enpleguarekiko, Arabako garapen ekonomikoarekiko duen inplikazio soziala aintzat hartu behar dute, gainera, izendapena onetsi beharko dutenek. Euskal Sozialistek uste dute SEAk egindako apustua, enpresari bati Lehendakari ematekoa, eta ez profesional zuzendari bati, egokia dela, eta gerora begira Confebaskekin eta horiko enpresa-antolakundeekin lan egingo dutela adierazi dute, baita euskal sindikatuekin ere, euren ardura-eremuetan gizarte-elkarrizketa sustatzeko eta garapen ekonomikoari, kalitatezko enpleguari eta lan-harreman bidezkoei laguntzeko abian jartzen dituzten ekimen guztietarako.