“Corazón sin Fronteras” elkarteko tailerrak bisitatu ditu Mendiak
Irabazi asmorik gabeko elkarteak gaixo kardiobaskularrei errehabilitazioan lagundu, eta ohitura osasuntsuak sustatzen ditu
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur Gasteizen bilera egin du Corazón sin Fronteras elkarteko arduradunekin. Maite San Saturnino elkarteko presidentearekin bildu da, eta ordezkari sozialistari azaldu dio zer jarduera egiten dituen irabazi asmorik gabeko elkarteak.
Mendiak, Txarli Prieto Legebiltzar Taldeko idazkariarekin batera, “Almudena Cid” Jarduera Fisiko Egokituko Zentroa bisitatu du; zentro horretan, elikadurari buruzko mintzaldiak, sukaldaritza tailerrak eta estresari aurre egiteko ikastaroak egiten ditu Elkarteak. Nork bere buruari laguntzeko topaketak eta ibilaldi kardio-osasuntsuak ere antolatzen dituzte.
Corazón sin Fronteras Elkarteak errehabilitazio kardiakorako programak egiten ditu ospitaletik irteten diren gaixoentzat, berriz gaixo ez daitezen eta ohitura osasuntsuak izan ditzaten. Gaixo kardiobaskularrei laguntzea eta bihotzeko gaixotasunei aurrea hartzeko informazioa zabaltzea du helburu Elkartean; izan ere, gure gizartean gaixotasun horiek dira hiltzeko arrazoi nagusia.
Talde Sozialistak zuzenketa bat sartu zuen Euskadiko Autonomia Erkidegoko 2016ko aurrekontuetan; horri esker, Corazón sin Fronteras elkartearen jarduerak indartu ahal izango dira.