Prentsa-aretoa

Berriak

César Luenak ziurtatu du “PSOEk soilik ekarriko duela aldaketa”

PSOEko antolaketako idazkariak esan du sozialistek hauteskundeetara aurkezten direla “irabazteko”. Bere ustez, Marotorentzat hauteskundeak “zigor bat dira”, baina “azaleratzen diren” alderdiek uste dute hauteskundeetarako geltokietako bat dela. Hori dela eta, esan du PSOEk soilik hartzen dituela serio hauteskundeak, eta zentraltasuna ekartzen duela”.  “Bakarrak gara”, azpimarratu du.

“Herri honetako historia idatzi nahi dituztenak eta historiaren jabe direla uste dutenak" kritikatu ditu; izan ere, "arrakastaren, denon aurrerapenaren eta gizarte-aurrerapenaren historia da PSOEren ekarpenari esker, zenbait aldaketa eta erreforma aplikatu baititu beti herriak aurrera egin dezan".

“Harro egon gaitezke gure herriaren historiarekin eta gure herriaren ekarpenarekin, gure alderdia sendo mantendu da eta ez ditu printzipioak aldatu”, ziurtatu du.

Luenak kritikatu duenez, PPk gizarte-eredua aldatu nahi du, eta, bere ustez, PPren Gobernuak egindako aldaketen ondorioz "desberdintasunen legegintzaldia" sortu da, eta herria "denok porrot egiteko zorian egon gara”.  Hori dela eta, hauteskundeetan jokoan dago “berritze politiko handi bat, gure historiarekin konektatzeko, eskuinak jarraitzen badu, gizarte-haustura sortuko baita".

Cristina González

Arabako PSEko idazkari nagusi eta Arabako diputatu nagusirako hautagai Cristina Gonzalezek, bestalde, PP kritikatu du eta azaldu du lurraldean “langabezia-tasa handiena ekarri duela, 27.000 langabetu baitaude; Espainian ezagunagoak egin gaitu jarrera arrazista eta xenofobo batzuengatik; gizarte-politiketan murrizketak egin ditu; mendetasunean murrizketak egin ditu; etxez etxeko laguntza-zerbitzuan murrizketak egin ditu; murrizketak egin ditu osasun eta hezkuntza arazoei arreta egiten dizkieten elkarteetan; eskola-kirolean eta kirol federatuan murrizketak egin ditu, eta ez du inbertsiorik egin”.

“Horrez gain, ez da gai izan Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari egokitzen zaizkigun inbertsioak eskatzeko, abiadura handiko trenaren, Forondako aireportuaren, tranbiaren hurrengo fasearen, Arabako Unibertsitate Ospitalaren, hezkuntza-azpiegituren, ur-beharren inguruan", kritikatu du.

Egoera hori dela eta, Gonzalezek azaldu du “politika publikoak ahal duen heinean hondatu nahi dituen” eskuinaren aurrean, sozialistek uste dutela “sektore publikoak oreka-tresna moduan jokatu behar duela merkatu askearen ekonomiak sortzen dituen ezberdintasun aurrean, eta norbanakoen eta denon eskubideak arautu behar dituela”.   “Eskuinak ez du eskubiderik nahi, negozioak nahi ditu.  PP oposiziora bidali behar dugu", aldeztu du.

Peio López de Munain

Gasteizko Alkatetzarako PSEko hautagai Pedio López de Manaienek esan du Gasteizko alkatea, Javier Maroto “popularra”, “Rajoy bezalakoa dela, PPri buruz hitz egin nahi badu ere eta Gasteizko banderaren atzean ezkutatzen bada ere”, “beraren pertsonak eta ez pertsonak dira Marotoren lehentasuna”.

Halaber, PPk hiriko auzoetan ez duela ezer egin kritikatu du, “erdigunean” baino ez du lan egin. “Auzokoek ez gara bere taldekoak”. Beraz, hiriko esparru horietan jarduteko eskatu du. Horrez gain, “lan eta azpiegitura handiak errefusatu ditu, une honetan pertsona askok zailtasunak baitituzte”.

“Zerbitzu berriak nahi ditugu, baina beharrezkoak direnak eta behar dituztenei baliabiderik kendu gabe”, azpimarratu du. Bizilagunek auzoak hobetzeko prozesuan parte hartu behar dutela esan du.

César Luena, Cristina González, Peio López de Munain eta Javier Martínez. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
César Luena, Cristina González, Peio López de Munain eta Javier Martínez. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak