Prentsa-aretoa

Berriak

Datuak Babeste Agentziak beste antolakunderik sortu gabe gardentasun-funtzioak gain hartu behar dituela aldeztu du PSE-EEk

Miren Gallastegui, PSE-EE legebiltzarkidea [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Miren Gallastegui, PSE-EE legebiltzarkidea [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen ustez, ez da Gardena organismoa sortu behar gardentasun-politikak betetzen direla zaintzeko, eta esan du Datuak Babesteko Agentziak gain har ditzakeela funtzio horiek. Horrez gain, Legeak aurreikusitako prozesu parte-hartzaileetan egon nahi duten Interes-taldeen erregistroa sortzea proposatu du.  Gardentasunaren Legeari aurkeztutako 36 emendakinetan aurreikusi dituzten hobekuntzetako batzuk dira; publizitate aktiboan sakontzea, administrazio-lengoaia erraztea eta parte-hartzea sustatzea dute helburu.

Jaurlaritzak Gardena legearen funtsezko elementutzat jo bazuen ere, Miren Gallastegui legebiltzarkidearen ustez, “arau bakoitzean ez da halabeharrez organo berri bat sortu behar, horixe egiten baitu Exekutiboak zenbait proiektutan, antolaketaren eta arauen ekonomiaren alde egin beha baitugu".

Horren ordez, halako funtzioak gehitu ahal zaizkie Datuak Babesteko Agentziaren Legeak berez esleitutakoetara, eta “publizitate-betebeharrak betetzearena eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea zaintzearena" ere gehituko litzateke.  Legeak aurreikusitako prozesu parte-hartzaileetan egon nahi duten Interes-taldeen Erregistroa sortzea beharrezkotzat jo du. Formula hori berria da Euskadin, baina Europan orokortuta dago.

Gainera, Talde Sozialistak artxiboetan aditu direnen iritziak aintzat hartu ditu; izan ere, azken asteotan, eta legearen tramitazioari dagokionez, Gobernuaren ekimen legegileen arteko konexio eza salatu dute.  Hori dela eta, agiri-kudeaketa gardentasun-politiken funtsezko elementua dela diote, aipatu baita dokumentazioa “kontrol-prozesuen menpe egongo dela, zaintzen dela bermatzearren, eta ezaugarriak bere horretan mantentzeko, betiko kendu edo gordetzera erabaki hartu; horretarako, agiriak eta artxiboak kudeatzeko sistema bat aplikatu da, eta gai horren inguruan arautzen den legean zehaztuko da”.  Horrela bada, eta Estatuaren oinarrizko  legeriak artxiboetarako sarrera erkidego mailako berariazko arauen bidez bermatuko dela xedatu duenez (eta egun arte Euskadin ez dugu halakorik), puntu hori sartuz gero, gaiaren inguruan dugun lege-hutsunea beteko genuke. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak