Prentsa-aretoa

Berriak

Denis Itxaso: “Giltza Sozialistak desblokeatuko du Gipuzkoa maiatzaren 24an”

Idoia Mendiak azaldu du PSE-EE dela "aukera bakarra Gipuzkoan beste garai bati ekiteko, Bilduk lau urte ezer egin gabe gobernatu ondoren

Denis Itxasok ohartarazi du " Podemos-Bildu ardatzak lurraldean geldialdia betikotuko duela, eta sozialistok aukera fidagarria garela Gipuzkoa altxatzeko "

Errenteriako alkatetzarako hautagaiak, José Ángel Rodriguezek, ohartarazi du badagoela Bildu eta Irabazi arteko akordioa herria gobernatzeko, Atez Atea berriz ezartzeko eta zabortegien sistemara itzultzeko.

Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagai sozialistak, Denis Itxasok, gaur arratsaldean Errenterian egindako hauteskunde-mitin batean hartu du parte PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiarekin eta bertako hautagai José Ángel Rodriguezekin batera.  Itxasok esan du “azken lau urteotan EAJk huts egin ondoren, sozialistok garela Bilduren aurrean dagoen aukera fidagarri bakarra.   Maiatzaren 24an hautestontzietan uzten diren boto sozialista guztiek udal gobernuak aldatzeko izango dira, baita Bilduren foru-gobernua ere, eta PSE-EEko hautagaiek hori argi esaten dugu eta ez beste inork".  Itxasok foru-hauteskundeetarako sozialisten zerrenda duen sepia-koloreko papera erakutsi du, eta ondokoa esan du: “paper hau da Gipuzkoa desblokeatzeko giltza sozialista, eta Bilduk eta EAJk sortutako geldiunetik lurraldea ateratzeko giltza ere da”.

Podemosi buruz ere hitz egin du Itxasok, eta Bilduren eta Podemosen arteko “blokeo-ardatzak” Gipuzkoan dugun blokeoa iraunarazi eta betikotu dezake.  Ohartarazi behar dizuet blokeo-ardatzak izango dituen arriskuen inguruan, liskar-egoera luza dezakeelako eta Gipuzkoak behar dituen inbertsioak eta aurrerapenak geldiaraz ditzakeelako".

“Errenterian Irabazi Bildu ardatza da, baina Gipuzkoan blokeo-ardatza da, eta Bildu eta Podemos direla ohartarazi nahi dut; gehiengo nahikoa badute, ez izan zalantzarik, Atez Atea ezarriko dute, eta orain arte egin ez badute, Errenterian utzi ez diegulako eta indarren bat izan dugulako izan da”.

Alderdi Sozialistak aurpegia ematen badu ere eta Gipuzkoako Liburu Zuriaren inguruan hauteskunde-programa aurkeztu badu ere, Podemosek udal eta foru hauteskundeetara, maiatzaren 24koetara, hauteskunde-programarik gabe aurkeztuko da, zazpi egun baino gelditzen direla.  “Nork pentsatzen du azpiegiturei buruz, gizarte-zerbitzuei buruz, fiskalitateari buruz, hondakinei buruz, Atez Ateari buruz?", galdetu du.  Hori dela eta, herritarrei esan die Pablo Iglesiasen alderdiak “programa ezkutua duela, eta ez garatzeko astirik izan ez dutelako, ez dutelako kontatu nahi baizik, eta ez soilik ez dakitelako ezer lurraldeak dituen arazoen inguruan, ez dutelako nahi esan baizik”.

“Podemosek jarrera bera du eztabaida guztietan”, nabarmendu du hautagai sozialistak.  “Dena aztertu behar dutela esaten dute, dena kontsultatuko dutela, eta ikusiko dela.  Nik uste dut ez dutela jarrera zehatzik ez dakitelako zer politika kudeatu behar dituen Aldundiak eta ez dutelako euren burua definitu  nahi; horrela bada, ez dute aldaketarekiko konpromisorik gain hartzen.  Nahikoa izan dugu azken lau urteotako esperimentuarekin.  Aldaketa fidagarri, serio, emankor eta prestigiotsua behar dugu; Gipuzkoako sozialistok baino ez dugu hori eskaintzen”.

Hautagai sozialistak gogoratu du Mankomunitatea gobernatu behar izan dutela Beraun auzoko herritarren nahi zahar bat egia bihurtzeko: San Markos zabortegi zaharra itxi eta zigilatzea.  Bilduk kutxan sartu zuen aipatutako proiektua, eta kutxan dute ere Errenterian Atez Atea ezartzeko proiektua.  Zalantzarik gabe, Bilduk eta Irabazik gehiengo nahikoa lortzen badute Atez Atea errenterian ere ezarriko dute, Pasaian; Lezon, Oiartzunen eta Astigarragan egin duten bezala”.

Bestalde, Errenterian ezin duela beste lau urtez Bilduk gobernatu ohartarazi du Errenteriako alkatetzarako hautagaiak, José Ángel Rodríguezek. “Errenteriak ezin du beste lau urte galdu”.

Eta Bildu eta Irabazi arteko akordioaz ohartarazi du: “ez ahaztu Ezker Batua direla, horiexei esker lortu da Pasaian Atez Atea ezartzea, Pombo buru zela”.  Bere ustez, “Bildu eta Irabaziren alde egitea (orain konturatu dira Beraun ere hemen dagoela), Errenterian Atez Atea ezartzea da, eta Hondakinen sistemara itzultzea da", ohartarazi du.  Hori dela eta, sozialisten kudeaketa nabarmendu du, San Markos zabortegia itxi eta zigilatu baitzuten, eta Denis Itxasori esker egin zen, Mankomunitateko presidentea baita.

Bilduren "gobernu ezaren" aurrean, Alderdi Sozialista da aukera Errenterian; 28 urtez udalerria gobernatu du eta erakutsi du PSE-EEren proiektuak konpromiso sendoa eta argia duela herriarekiko eta, batez ere, herritarrekiko, "Errenteriako enpresa- eta merkataritza-ehuna dinamizatu duen enplegu-plana sustatuko baitu” datorren legegintzaldian krisiari eta langabeziari aurre egiteko.

Mitin politikoa Errenterian
Mitin politikoa Errenterian

Beste berri batzuk...

Iruzkinak