Diputatu nagusi izateko PSE-EEko hautagaiekin egindako gosari informatiboa
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, aurkeztu du Forum Europa Tribuna Euskadi ekitaldia, eta diputatu nagusi izateko PSE-EEko hautagaiek hartu dute parte: Carlos Totorika, Denis Itxaso eta Cristina González
Gipuzkoako Foru Aldundia goberna dezakeen hautagaiak, Denis Itxasok, Gipuzkoan “bermez” aldaketak egiteko konpromisoa hartu du gain, eta gogoratu du Alderdi Sozialistak askotan Euskal Alderdi Jeltzaleari lagundu diola Bilduren aurrean gehiengoak osatzeko Aldundian zein udaletan, baina arrakasta lortu gabe.
“Krisitik ezingo dugu irten jendearen indarberritze soziala lortzen ez bada”, ohartarazi du Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak. Hori dela eta, krisitik irteteko eredua “ezin da ahulenen kontura egin".
Hiru lurraldeetan diputatu nagusi izateko sozialisten hautagaiak aurkeztu dira Forum Europa-Tribuna Euskadi topaketan, eta ekitaldi horretan, Mendiak, krisi “jasanezinaren" aurrean “mezu itxaropentsu bat” eman nahi izan du; hala ere, "Espainiako eta Euskadiko lider politiko askok erakusten duten gehiegizko optimismoa alde batera utzi behar dugu”, eta “mezuak proiektu sendo eta kontrastatu batean oinarritu behar du, PSEren proiektuan, esaterako”.
“Elkarrekin askoz indartsuago gara”, aldarrikatu du agintari sozialistak; eta ohartarazi du krisitik ezingo dugula irten jendearen indarberritze soziala lortzen ez bada. Hori dela eta, krisitik irteteko eredua “ezin da ahulenen kontura egin".
Gainera, euskal erakunde-egitura “berriz pentsatzeko” eta autogobernua “errebisatzeko” beharra aipatu du, “Euskadi XXI. mendean jartzearren eta XIX. mendetik ihes egitearren, ez baita nahikoa eta hainbat desberdintasun sortzen dituelako”.
Hori guzti adela eta, “herri berdintsuago” sustatu behar dugula esan du, non “denok aukera berberak izango ditugun ,eta gure eskubide eta betebeharrak, edo zergak, ez diren lurralde historikoaren arabera markatuko”.
Denis Itxaso
PSE-EE aldatzeko prest egon da beti, ez soilik legegintzaldiaren hasieran, “baita Gipuzkoan porrot ugariren ondorioz narriadura azalarazi denean ere”. Baina EAJk ez du nahi izan sozialistekin batera beste gehiengoen gobernu egonkor batzuk osatu gauzak aldatu ahal izateko. EAJk bazterrean utzi ditu gipuzkoarrak eta, hortaz, Bilduren eta jeltzaleen ardura da Gipuzkoaren egungo egoera.
Bilduk Gipuzkoan garatu duen Lurralde proiektuaren bestaldean gaudela ziurtatu du. Eta gaineratu duenez, ez daudela ados koalizio soberanistaren gobernatzeko moduarekin, ezaugarri nagusia ezarpena baita, “keinu autoritarioak barne”.
Azpimarratu duenez, Alderdi Sozialista ez dator bat azken lau urteetan gobernatu duen koalizio soberanistarekin; izan ere, "ez da gai izan lurraldeak dituen arazo endemikoak ebazteko”.
ITXASOK salatu du legegintzaldi honetan “ez-ren aldeko plataforma asko agertu direla”, eta "horiek gobernatzen dutela Gipuzkoa”; Lurraldearen garapenari oztopoak jartzen dizkiote eta jarduera guztiak jartzen dituzte zalantzan, adibidez, “oso gai funtsezko eta erraza, hondakinena, ez da ebatzi azpiegiturarik ez dagoelako”. Horrez gain, lau urteotan, Bilduren kudeaketa dela-eta, "80 milioi euro xahutuko dira (lehengo 13.000 milioi pezeta), Inbertsioen Europar Bankuak itundutako, kontratatutako eta finantzatutako azpiegiturak abandonatuz, eta alde batera geldituko dira erradikalismo ideologiko eta aurreiritzi ideologiko hutsengatik".
Bestalde, gipuzkoarrok bizikidetzan oinarritutako geroa eraiki behar dugula dio. Ez dagoela inor soberan uste du, baina kexatu egin da “Gipuzkoan ezintasun genetikoa dugulako akordioak lortzeko”. Dena dela, arazo hori ez da soilik legegintzaldi honetakoa. Ondokoa uste du: “gipuzkoarrok ez dugu jakin gure dibertsitatea ondo metabolizatzen, aberastasuna bada ere. Ez dugu jakin geure arteko aldeak ondo kudeatzen, ez dugu itunak egiten jakin, ez dugu akordiorik egiteko gaitasunik izan”. “Akordioa deabruzkotzat jo dugu, adostea norberak dituen ideiei traizio egitea dela uste izan dugu. Dena edo ezer lortzera jolastu gara. Eta jolas horretan, gehienetan ez da ezer lortzen”, azaldu du.
Gipuzkoak beste zenbait balio gaineratzen joan behar duela, eta horiek guztiak gipuzkoarren nortasunaren “ezaugarri" izan direnei (iraunkortasuna, zintzotasuna eta lan egiteko gaitasuna) gaineratu behar zaizkiela dio. Gipuzkoa "moderno, kosmopolita, irekia, lotsagaldukoa nahi du, bere burua saltzen dakiena”, Lurraldeko enpresek egin duten moduan; baina erakundeek oraindik ez dutela halako berrikuntzarik egin kexatu da. Hori dela eta, maiatzaren 24ko hauteskundeen ondorioz osatzen den foru aldundiak "jakin beharko du Gipuzkoa saltzen, lotsa kendu beharko du, nolabaiteko adorea izan beharko du", lurraldeak modu endemikoan gainean dituen arazo "zaharrak" ebatzi ahal izateko.
![Cristina González, Carlos Totorika, Idoia Mendia eta Denis Itxaso Forum Europa Tribuna Euskadi ekitaldian. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Cristina-Gonzlez-Carlos-Totorika-Idoia-Mendia-yh-Denis-Itxaso-en-el-Forum-Europa-Tribuna-Euskadi-Foto-Socialistas-Vascos-Cristina-Gonzlez-Carlos-Totorika-Idoia-Mendia-eta-Denis-Itxaso-Forum-Europa-Tri-5530ca48cb21b.jpg)