Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta dela-eta behar ez bezala kobratutakoaren itzulketa atzeratzeko eskatu du Sarasuak
![Txaro Sarasúa Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen bilera batean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Txaro-Sarasa-en-una-reunin-del-Grupo-parlamentario-Socialistas-Vascos-Fotos-Socialistas-Vascos-Txaro-Sarasa-Euskal-Sozialistak-Legebiltzar-Taldearen-bilera-batean-Argazkia-Euskal-Sozialistak-542e91a314bed.jpg)
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Gizarte Gaietako bozeramaileak, Txaro Sarasuak, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio konpon dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta dela-eta behar ez bezala kobratutakoaren itzulketaren inguruan erreklamazio ugari bidaltzearen ondorioz sortu den arazoa; horrez gain, barkamena eskatu behar du eta kopuru horien itzulpenak atzeratu beharko ditu jasotzaileek ordaintzeko aukera izan arte.
Legebiltzarraren kontroleko osoko bilkuran, ostiralean, Sarasuak gogoratu du Lanbidek bidalitako jakinarazpen masiboa (bazterketarik egin gabe eta jaso izana agiririk gabe), Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren 10.000 jasotzaileri bidalitakoa, eta leporatu dio bi telefono-zenbaki baino ez zituztela eman kontsultak egin ahal izateko, eta telefono horiek kolapsatu zirela, eta eragindakoen kezka gero eta handiago izan dela.
“Sozialistok baliabide publikoen kudeaketa eraginkorraren aldekoak gara. Eta horrek esan nahi du gastatutako euroek joan behar dutela aurreikusitako helburura. Baina herritarrek ez dute errua kudeaketan akatsak egiten badira, are gutxiago, bazterketa arriskua duten pertsonek. Administrazioak du horren ardura. Lanbideri dagokio ordaindutako guztia zenbatzea eta, ondoren, administratuarekin komunikatzeko mekanismoak ezartzea”, nabarmendu du.
Hori dela-eta, Jaurlaritzak jakinarazteko moduan eta unea aukeratzeko orduan oportunismoz jokatu duela esan du, “batzuek ustezko faltsuei buruzko eztabaidak piztu dituztenean", eta horrek "gizartean iruzur orokortua dagoela" adierazi du.
Sarasuak gogoratu du Gobernuak ez duela zalantzan jarri egungo sistema —Lanbidek horren bidez gain hartzen du prestazioen ordainketa—, eta organo ordaintzaile hori aldatu baino lehenagoko kobrantzak ere badirela; hori dela-eta, Aldundien ordainketak dira, eta horiek, Bizkaian gertatu bezala, ez dute espedienteen igorketa erraztu.
“Baina horrek garrantzi txikia du dagoeneko eskatu ez duten zerbaitengatik kopururen bat eskatzen dieten 10.000 pertsonentzat; kudeaketa-akatsa izan zen, informatika-lotura ezaren errua. Administrazioak zenbait kopuru eskatzen ditu, eta pertsona batzuek ezin dituzten ordaindu. Gainera, halako komunikazioak ez dira egiten beste talde batzuekin, zerga-iruzurragatik galtzen diren 2.5000 milioi euro berreskuratzeko, adibidez. Baina iruzurrik egin ez duten 10.000 pertsona horiek delinkuentetzat hartzen dira", esan du. Gobernuari barkamena eskatzeko eta kopuru horiek ordaintzeko aukera dutenean ordaintzen utzi diezaieten eskatu dio.