Prentsa-aretoa

Berriak

EAJ Eusko Jaurlaritzara iritsi denetik Euskadin I+G+b-k “indarra galdu duela” salatu du PSE-EEk

Isabel Celaá legebiltzarkide sozialistak Eusko Legebiltzarrean lehendakariari zuzendutako interpelazio bat aurkeztu du. Horren bidez, Ikerketaren, Garapenaren eta Berrikuntzaren (I+G+b) inguruan zer plan dituzten azaltzeko eskatu dio

Isabel Celaa
Isabel Celaa

PSE-EEk ohartarazi du ikerketaren eta berrikuntzaren euskal sektoreak "indarra galdu duela" EAJren egungo gobernu autonomikoaren agintaldian. Hori dela eta, Iñigo URKULLU lehendakariari egoera aldatzeko zer neurri hartuko dituzten azal dezala eskatu dio.

Isabel Celaá legebiltzarkide sozialistak Eusko Legebiltzarrean lehendakariari zuzendutako interpelazio bat aurkeztu du. Horren bidez, Ikerketaren, Garapenaren eta Berrikuntzaren (I+G+b) inguruan zer plan dituzten azaltzeko eskatu dio

Celaak nabarmendu duenez, I+G Programak Monitorizatzeko eta Ebaluatzeko Sistemaren txostenak adierazi du 2014an euskal Administrazioak “baliabide gutxiago” eskaini dizkola I+G+b-ri.

Txostenaren arabera, Exekutiboaren I+G programetan parte hartu dituzten enpresetarako aurrekontua ehuneko 8 murriztu zen 2014. urtean, eta Jaurlaritzak emandako diru-laguntzak % 11 murriztu ziren.

“MAKILLAJE ESTATISTIKOA"

PSEko legebiltzarkideak azpimarratu du horren guztiaren ondorioak "argiak” direla.  Celaak azaldu du “makillaje estatistikoa egiten saiatu badira ere”, txostenak onartzen duela “zientzia-ekoizpenaren eta patenteen emaitzak txikiagoak izan direla”.  Beste ondorio bat da "enplegu kopuru gutxiago sortu dela eta enpresetako fakturazio gehigarria txikiagoa izan dela".

“Ezin da gehiago ezkutatu eremu horretan jasan dugun atzerakada, gero eta gehiago esaten bada ere berrikuntza eta ikerketa direla gerorako apustua", azaldu du Celaak.

INBERTSIOA

Ordezkari sozialistak esan du “Euskadik azken urteotan indarra galdu duela, aurreko gobernu sozialistak, krisiaren urte gogorrenetan, euskal ikerketarako eta garapenerako inbertsioa Europako batez bestekotik gora kokatu bazuen ere:  2011n, BPGren ehuneko 2,01, eta 2012an ehuneko 2,06. Celaak deitoratu duenez, 2013an, EAJ gobernura iritsi ondoren, I+Gko inbertsioa “ehuneko 1,99 murriztu zen".

Hori guztia dela eta, lehendakariari eskatu dio azal dezala “zer egingo duen Euskadiko I+G-b Europar Batasuneko herrialdeen batez bestekotik gora kokatzeko 2020. urtea baino lehen".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak