Prentsa-aretoa

Berriak

EAJ, PP eta UPyD alderdien ezezko botoa dela-eta ezingo da PSE-EEk hezkuntzarako proposatutako Enplegu Publikoko Eskaintza egin

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkura batean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkura batean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Hezkuntzan Enpleguko Publikoko Eskaintza eskatzeko Sozialistek egindako ekimena ez du Eusko Legebiltzarrak onartu EAJ, PP eta UPyD alderdiek aurka bozkatu dutelako eta, hortaz, ezingo da ekimena gauzatu.  Gainera, UPyDk jarrera kontraesankorra izan du aintzat hartzen badugu zer jarrera izan duen Osakidetzako Enplegu Publikoko Eskaintzaren inguruan legebiltzarrak egindako beste ekimen baten inguruan; ekimen horrek Hezkuntzarako eskatzen den gauza bera eskatu zuen.

Sozialisten proposamenak Eusko Jaurlaritzari eskatzen zion "2014-15 ikasturtean irakaskuntza publikoko irakasleentzat Enpleguko Eskaintza Publiko zabala aurkez dezala”, gero eta handiagoak diren egungo behin-behinekotasun indizeak gutxitzearren eta % 8ko helburura hurbiltzearren.

Talde Sozialistaren Hezkuntzako bozeramaileak, Isabel Celaak, Legebiltzarreko Osoko Bilkuran ekimena aldeztu du; izan ere “irakasle-taldeen egonkortasunak garrantzi handia du ikastetxeetan eskaintzen dugun hezkuntzaren kalitaterako”. Ondorioz, “irakaskuntza publikoko ikasleen behin-behinekotasun maila gutxitu behar dugu”.

Isabel Celaak gogoratu duenez, “aurreko Eusko Jaurlaritzak aurreko legegintzaldian ahalegin handia eta egin zuen irakasleen behin-behinekotasuna gutxitzeko eta, horren ondorioz, lan-baldintzak arautzeko Araudia, 2010ean izenpetutakoa, egin zen" Araudi horren ondorioz, “behin-behinekotasuna gutxitzeko eta % 8ko helburura pixkanaka hurbiltzeko prozesuari ekin zitzaion”, gogoratu du legebiltzarkide sozialistak.

“Baina bi urte daramatzagu eguneratu beharreko akordio batekin, eta ez dute eguneratzen —gaineratu du Isabel Celaak—, eta azken bi ikasturteetan sozialistok utzitako aldeko joera aldatu dute, eta behin-behinekotasun indizeak handitzen dira modu kezkagarrian.  Beraz, Hezkuntza Sailak egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak premiaz hartu beharko ditu”.

Legebiltzarkide sozialistak gogoratu du Patxi Lopezen gobernuak lortu zuela irakasleen behin-behinekotasun indizeak hamar puntu gutxitzea (% 27tik 17ra) Enplegu Publikorako Eskaintza baten bidez (2.500 lanpostu sortu ziren), "baina bi urte ondoren, gobernu honetan, behin-behinekotasuna berriz handitu da; % 35koa da, Espainiako handiena".

“Ezin dugu —adierazi du Isabel Celaak— ikasturtea hasi 6000 irakasle ezegonkortasun-egoeran badira.  Gobernuak gizarte-eragileekin eta gobernu zentralarekin negoziatu behar du egoerari aurre egiteko.  Irakasleek zenbait tresna behar dituzte, adibidez, lan-baldintzak arautzeko Akordioa, aurreko legegintzaldian gobernu sozialistak abian jarritakoa.  Eta tinko negoziatu behar du gobernu zentralarekin berritze-tasa handitzeko, Euskadiko hezkuntza-komunitatea benetako behar-egoeran dagoelako”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak