EAJk Bizkaian egiten duen kudeaketa “klientelarrarekin" amaitu beharra dela azaldu du Mendiak
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, maiatzaren 24an PSE-EEri bozkatzea eskatu die herritarrei, “erakundeak okupatzen dituzten baina gertatzen den guztiaren aurrean ezer gutxi egiten dituztenei aurre egiteko”. “Garrantzitsua da Udal sozialisten gerriko gorria eraikitzea, EAJri aurre egiteko, ez delako gai krisiari aurre egiteko”, baieztatu du Ermuan. Carlos Totorika alkatearekin izan da, eta udaletan egindako kudeaketa sozialistaren adibide dela esan du Mendiak.
Mendiak azaldu duenez, “sozialistok gobernatzeko beste modu bat dugu”, enpleguaren aldeko neurriak hartuz, industriari lagunduz, zerbitzu publikoen alde eginez eta utzarazpenei aurre eginez. Baina EAJk “batzoki” bat balitz moduan gobernatu du, bereziki, Bizkaiko Foru Aldundia. “Horrelaxe gobernatzen du EAJk. Bere alde daudenei soilik lagunduz. Bere alde daudenengan soilik inbertituz. Alderdiaren txartela begiratuz, jendearen beharrei begiratu beharrean”, gaineratu du.
Kudeaketa “klientelar" horrekin amaitzeko, maiatzaren 24an Sozialistei bozkatzeko eskatu du “pertsonengan oinarritutako eta kaleari itsatsitako ezkerreko politikak egiteko gai garen bakarrak garelako”.
Carlos Totorika
Ermuko egungo alkateak, berriz alkate izateko eta Bizkaiko diputatu nagusi izateko hautagaiak, udalaren buruan azken lau urteetan egindako kudeaketa nabarmendu du. Zenbait ekintza aipatu ditu, Izarra poligonoan egindakoa, esaterako, 20 enpresa baino gehiago sortu baitira. Udalak sustatutako neurriei esker, udalerriko egungo langabezia-tasa orain dela 20 urte baino bi puntu txikiagoa da. “Ermuko egoera ona da, eta ausartu garelako izan da”, gaineratu du.
“Geroan ere Ermuan lan egiten jarraitu nahi dut, hobetu dezakegulako", esan du Totorikak. Zenbait lehentasunezko proiektu aipatu ditu, ondokoa, esaterako: higiezinen merkatuan sartu ezin diren gazteentzat eta guraso bakarreko familientzat apartamentu txikiak egitea.
Hori dela eta, maiatzaren 24an botoa ematea eskatu die “Ermuko geroa denon artean eraiki dezakegula sinesten duten ezkerreko pertsonei”.
