Prentsa-aretoa

Berriak

EAJrekin aldundietarako eta udaletarako hartutako akordioa berretsi du PSE-EEko Batzorde Exekutiboak

PSE-EEko Batzorde Exekutiboaren bilera
PSE-EEko Batzorde Exekutiboaren bilera

PSE-EEko Batzorde Exekutiboak gaur arratsaldean aho batez berretsi egin du EAJ-PNVko zuzendaritzarekin ekainaren 12an, ostirala, lortutako akordioa, eta aurrera egiten jarraituko du, hiru lurraldeetan, udaletan eta aldundietan gehiengo egonkorrak lortzearren.  Euskal Sozialiston ustez, akordioa alboratu ezin dugun aukera ona da, eta udal eta foru erakundeek krisia gainditzeko eta hazkundeari, enpleguari eta euskal herritarren ongizateari laguntzeko politikak jarri beharko dira abian.

EAJk ez du Andoainen akordioa bete, eta larria iruditzen zaigu eta atsekabetuta gaude; izan ere, argi adierazi zen aldatzeko nahia, Gipuzkoako beste erakunde askotan bezala, Foru Aldundia eta Donostiako Udala barne.  Gertatutakoa dela eta, EAJk Andoaingo herritarrak askatasunekin konprometitutako gobernurik gabe utzi ditu, baita udal esparruan merezi duten kudeaketa eraginkorrik gabe ere.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, bihar, hilaren 16an, asteartean, 11:30ean  agerraldia egingo du (streeming bidez jarrai daiteke) Batzorde Exekutiboak hartutako erabakiak azaltzeko, esaterako, hiru aldundietan gobernatzeko hartu dituen akordioak eta Vitoria-Gasetizen hasitako elkarrizketetan eragina dituztenak.
 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak