Eduardo Madina: “Izugarria da PP-ek, Zapatero erruduntzea, María San Gilek izandako erasoengatik”
"Ez dugu inolako arazorik PP alderdiari gure atxikimendua adierazteko, nahiz eta azkenengo urteetan gu izan gara irainak eta isiluneak jasan ditugunak".
"Ez dugu ahaztuko batzuek eraso eta mehatxatu egiten diguten bitartean, eurak isekatu eta biktimak saldu ditugula diotela”
KOMUNIKATUA
Eduardo Madinak, PSE-ko kandidatu eta buru zerrenda Bizkaiagatik dio "onartezina eta izugarria dela" PP-ek, Zapatero eta sozialistak erruduntzea atzo, Santiago de Compostelan, gertaturiko gertaerengantik, euskal PP-ko lehendakariak, María San Gil, unibertsitatean konferentzia bat eman behar zuenean.
“Sozialistak betik defendatu dugu eta defendatuko dugu askatasuna eta ideieikiko errespetua, baina aldi berean onartezina eta izugarria deritzogu, PP-ko buruek, Astarloa edo San Gilek berak, Zapatero erruduntzea jasandako erasoagatik”.
“María San Gilek gure elkartasun guztia du eta gertatutakoa gaitzesten dugu. Ez dugu eduki behar PP-ek izandako jarrera gurekin azkenengo urteetan:behin eta berriz isekatu eta deskalifikatu gaituzte eta”.
“Auzitegietara eraman gaituzte, gau t'egun esan dute bake prozesuari buruz gezurrak esaten genituela, biktimak saldu ditugula, terroristen txantairaren menpe geundela eta Nafarroa saldu genuela”.
“Euren portaera izan da eta da gaiztoa eta desleiala Gobernuarekin, terrorismo kontrako borrokan eta hori ezin dugu ahaztu. Ez dugu ahaztu behar, batzuek erasotu eta mehatxatu egiten gaituzten bitartean, eurak isekatu eta biktimak saltzen ditugula baieztatzen dutela”.
Denak ez gera berdinak. Ez dugu inolako arazorik PP alderdiari gure elkartasuna adierazteko, nahiz eta azkenengo urteetan PP-rengandik bakarrik jasao isekak eta isilunea. Hori da Aznar eta Rajoyren PP-a. Hori da, María San Gilen eta Mayor Orejaren PP-a, Euskadi mailan.
Inboluzioan dagoen alderdi politiko bat, gero eta gehiago dirudite eskuin muturreko alderdi bat eta gero eta gutxiago zentrokoa, beste Europako alderdi kontserbadoreak bezala. Alderdi honek orain kirats xenofoboa adierazi du, eskuin errazistarena eta Arias Cañeteren komentario bezalakoak egiten dituena etorkinei buruz inolako lotsarik gabe.