Egiaztapenaren Nazioarteko Batzordearen inguruan PSE-EEk egin duen adierazpena
PSE-EEren ustez, Egiaztapenaren Nazioarteko Batzordea ETAren indarkeriarekin amaitzeko leialtasunez lan egin duten pertsona batzuek osatzen dute, eta pertsona horiek nazioarte mailan nolabaiteko onarpena dute.
Izan ere, talde hori hainbat aldiz bildu da zenbait antolakunde sozial, politiko, ekonomiko eta sindikalekin, eta une horretara arte egindako bileren eta jarduera pribatu zein publikoen berri eman die.
Bestalde, Egiaztatzaileen Taldeak askotan kritikatu egin du banda terroristaren jokaera, eta jendaurrean gaitzetsi ditu zenbait jarduera, hala nola, kale borroka. Horren gain, terrorismoaren amaitzeko azkarrago eta tinkoago mugitzeko eskatu dio.
Beraz, ezin da inolaz ere esan pertsona horiek terrorismo-bandari lagundu diotela, terrorismoa behin betiko desager dadin beharrezkoak diren baldintzak jartzen lagundu baitute.