Prentsa-aretoa

Berriak

Eider Gardiazabal: “Europar Aurrekontuen konponbidea berezko baliabideak handitzea da”

Eurodiputatu sozialistak bere proposamenaren alde egiteko eskatu du; izan ere, atzeratutako fakturak ordaintzea, inbertsioak segurtatzea eta enpresa txiki eta ertainetarako proiektuak finantzatzea ziurtatuko du.

Eider Gardiazabal (artxibo-irudia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Eider Gardiazabal (artxibo-irudia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Europar Parlamentuak 2015erako Europar Batasunaren aurrekontuen alde egin dezaten eskatu du Eider Gardiazabal eurodiputatu sozialistak; “asmo handiagokoa izan bazitekeen ere, datorren urterako zenbait inbertsio ziurtatuko baititu”, azaldu du.

Horren harira, Gardiazabalek nabarmendu du “bide erdian” gelditzen den proposamenaren aurreko konponbidea ez dela ordainketak gehiago murriztea, ezta aurrekontua txikitzea ere, berezko baliabideak handitzea baizik; horrela bada, ekarpen nazionalak txikituko baitira.  Halaber, finantza-transakzioen gaineko zerga abian jartzeko aukerak izan duen blokeoa deitoratu du, “europar zorra konpontzeko giltzarria delako”.  “Proposamena izoztuta dago, behin betiko alde batera utzi dutela ez esateagatik, Ecofinekin akordiorik lortu ezin delako”, salatu du eurodiputatuak. Horrez gain, hogeita zortziek ez dutela konpromiso politikorik deitoratu du.

Gardiazabalek, aurrekontuaren gainean Europako Parlamentuak egiten duen proposamenaren arduradunak, “proiektuan hamabi hilabetez lan egin ondoren, azken proposamena lortu ahal dugun akordiorik onena izan dela" azaldu du.  “Ez dut uste norbaitek negoziaketaren emaitzarekin poz-pozik dagoenik, neu behintzat ez nago.  Kopuruengatik, negoziazioen funtzionamenduagatik ezta eztabaidak izan duen eduki politikoarengatik ere", ziurtatu du. 

“Baina zenbait alderdiren alde bozkatuko dugu”, azaldu du.  Osoko Bilkuraren eztabaidan Gardiazabalek ondokoa azpimarratu du: “akordioak 4.700 milioi euro proposatzen ditu egindako dauden zenbait programa ordaintzeko; behar gehiago dituztenei GKEk laguntzan jarrai dezaten; ETEk ekonomia biziberritzeko giltzarri diren proiektuak finantzatzen jarrai dezaten; Errusiaren betoaren eraginpean diren nekazarientzat, eta udal eta eskualdeek herritarrei arreta egiten jarrai diezaieten”.

Baina horretarako “kopurua nahikoa ez bada ere, beste aukera akordiorik ez lortzea zen:  horren ondorioz, ez genuke aurrekontu guztiz operatiboa 2015erako, faktura atzeratuak ordaintzeko aukera galduko genuke eta Batzordeak aurkeztu berri duen inbertsioen programa arriskuan jarriko genuke, 2015eko aurrekontuan oinarritzen baita % 100ean”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak