Eider Gardiazabalek premiaz eskatu dio EBri bete ditzan Jordaniarekin eta Libanorekin errefuxiatuen inguruan dituen konpromisoak
Eurodiputatuak Jordania eta Libano bisitatu ditu ebaluatzeko zer behar dituzten 2017rako EBko aurrekontua prestatzearren
Aurrekontuen Batzordeko eurodiputatuen ordezkaritza bat, eta euren artean Eider Gardiazabal, Jordania eta Libanora joan dira jakitearren zer finantza-laguntza jasotzen duten EBtik herrialde biek, eta 2017rako EBko aurrekontuak prestatzeko orduan zer behar dituzten ebaluatzearren.
"Jordaniak eta Libanok EBren finantza-laguntza garrantzitsua jasotzen dute errefuxiatuen krisiari laguntzeko eta Azotasun, lankidetzari laguntzeko eta UNWRA indartzeko Europar Politikaren esparruan aldebiko lankidetza dela-eta", azaldu du eurodiputatu sozialistak .
Gardiazabal Aurrekontuetako Batzordeko S&D taldeko koordinatzailea eta ordezkaritza horretako Espainiako partaide bakarra da, eta Europar Batzordeari eskatu dio konprometitutako finantzaketa ordain dezala ahalik eta lasterren, herrialde horiei laguntzearren. Horretarako, EBren politika guztiak erabili beharko ditu.
Jordaniarako bisitan, Gardiazabalek Azrageko errefuxiatuen esparrua, ospitalea eta osasun-instalazioak bisitatu ditu, eta egiaztatu ahal izan du behar handiak dituztela iheslarien osasun publikoari dagokionez. Gainera, UNICEFeko lehen eta bigarren hezkuntzako eskola bisitatu du. Eurodiputatu sozialistak nabarmendu du eremuetan emakumeen eta haurren egoera oso ahulgarria dela, eta hezkuntza jasotzeko aukera txikia dela azaldu du. “Emakumeen egoera bereziki ahulgarria da, sexu-jazarpen eta –gehiegikeria jasateko arriskua izateaz gain, seme-alaben segurtasun fisikoaz, ongizateaz eta biziraupenaz ere arduratu behar direlako. EBk genero-ikuspuntua gaineratu behar du errefuxiatuen eta babes-etxe eskatzaileen kudeaketan, eta genero-indarkeria babes-etxe emateko arrazoitzat jotzea”.
UNWRAko Zarga errefuxiatuen eremurako bisitan, diputatu sozialista Jordaniarako UNWRAko presidentearekin bildu da eta para Jordania eta errefuxiatuen familia batekin egon da.
Eguna amaitutakoan, Jordaniako herriaren eskuzabaltasuna nabarmendu du, Siria eta Palestinako ia 3 milioi iheslari hartzen baititu, hau da, biztanleen % 30. “Herrialdeak arazo ekonomiko handiak baditu eta errenta maila txikia badute ere, errefuxiatuak hartu dituzte. Baina hori ez da nahikoa. Finantzaketa txikia dutenez, Libanon eta Jordanian diren errefuxiatu siriar asko Nazio Batuen pobreziaren mugatik behera kokatu ditu —azaldu du. Londreseko Konferentzian, aurtengo otsailean, promesa asko egin ziren Siriarako, baina orain arte gutxi bete dira".
Ordezkariak Libanora joango dira, Bekaa ibarreko errefuxiatuen kokalekua bisitatu nahi dute, azpiegituren proiektua ezagutuko dute (esaterako, ur-azpiegitura, hondakinen kudeaketa), ECHOk eta UNHCRk lagundutako zentroak ikusiko dituzte eta UNICEFek lagundutako eskola eta UNRWA kanpamentu bat ezagutuko dute. Gainera, ordezkariek aldebiko bilerak egingo dituzte Gizarte Gaietako eta Hezkuntzako ministroekin eta Parlamentuko bozeramailearekin.