Prentsa-aretoa

Berriak

EITB berritzeko proposamena Legebiltzarreko akordioetara ireki du PSE-EEk

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Legebiltzarraren babesa lortu du EiTBren erreformaren oinarriak finkatuko dituen Ez-ohiko Batzordea sortzeko, eta 2016an aldaketak egin ahal izango dira. EAJ soilik agertu da berrikuspenaren aurka.

Mikel Unzalu, artxiboko argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Mikel Unzalu, artxiboko argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiaren proposamena izan da ekimen sozialistaren abiapuntua. Aipatutako proposamena martxoaren 4an aurkeztu zuen jendaurrean, eta horren bidez, alderdi eta ikus-entzunezko aditu guztiekin batera hausnarketa irekia egin nahi zuen irrati-telebistako zerbitzu publikoaren geroari buruz. Errealitate teknologiko berrietara egokitutako enpresa-egitura eta giza baliabideak izan beharko ditu, ikus-entzuleak berriz erakarri beharko ditu, batez ere euskaldunak, eta baliabide publikoak kudeatzeko orduan aniztasunaren eta efizientziaren irizpideei erantzun beharko dizkie.  Proposamen ireki hura legez besteko proposamen bihurtu zen ez-ohiko batzorde bat sortzearren, eta Legebiltzarra horren alde agertu da.

Mikel Unzalu legebiltzarkideak ostegunean gogoratu duenez, EiTBren historiaren 23 urtean ez da ereduaren erreforma osorik gauzatu, “eztabaida hutsak baino ez dira egin entitatearen kudeaketari buruzko egoera jakin batzuei erantzuteko, eta bi erreforma mugatu”, baina horren bitartean, etengabe eztabaidatu da “nazionalistek egindako erabilera, kontrol eta manipulazio ideologikoaren inguruan”.

“Sozialistok zerbitzu publikoarekin jarraitzearen aldekoak gara; ezin da irrati-telebista komertzial hutsa izan, kultura, giza balioak, bizikidetza sustatu behako ditu terrorismoaren jarduerak gizartea urratu baitu.  EiTBri dagokion zerbitzu publikoaren izaera izango duen irrati-telebista publikoa nahi dugu. Horrez gain, kalitateari, iraunkortasunari eta efizientziari buruzko aurreikuspenak egin beharko dira, baita ebaluatzeko eta kontrolatzeko moduak zehaztu ere. Gainera, independentzia politikoa bermatu beharko da eta, horretarako, zuzendaria aukeratzeko prozedura eta Kontseiluaren eskumenak eta ezaugarriak aldatu beharko ditugu. Gizartearen eta bere gobernu-organoen aurrean gardentasuna bermatzeko prozedurak finkatu beharko ditu. Eredu berria aplikatzeko egin beharko dituen enpresa-, egitura- eta antolaketa-aldaketak sartu beharko ditu. Eta gain hartu beharko du euskarazko ekoizpena eta difusioa bultzatzeko konpromisoa eta euskal ikus-entzunezko industriarekiko konpromisoa, entitatearen errentagarritasunari laguntzeko eta euskal ikus-entzunezko sektorea indartzeko”, azaldu du.

Hori dela eta, Batzordeak (zenbait adituk hartu beharko dute parte) “behar berrietara eta herritarren eskaeretara egokituko den EiTB modernoaren oinarriak finkatu beharko ditu. Gainera, EiTBk zerbitzu publikoaren izaera berreskuratu eta aniztasunaren isla izan beharko du, errealitate sozioliguistikoaren arabera egingo du lan, egoera politikoetatik aldenduko da eta kalitatezko eskaintza ezberdin batean oinarrituko da, profesionalen gaitasunen alde egingo du eta euskal ikus-entzunezko industriaren eragilea izango da. Horretarako, enpresa-egitura arinagoa eta publikotasuna eta gizarteari azalpenak emateko beharra ahaztuko ez dituen zuzendaritza profesionala beharko du”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak