Prentsa-aretoa

Berriak

EITB sendotzearren Iturberen dimisioaren alde egin du PSE-EEk

Ostegunean, Legebiltzarraren, gehiengoak EITBko zuzendari orokorrarekiko konfiantza eza adieraziko duela espero du Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek; horrez gain, zuzendariak kargua utzi ondoren, Gobernuak beste hautagai bat proposatu behar du, eta hautagai horrek EITB indartu beharko du. Izan ere, “gero eta ikusle gutxiago ditu, ez dio aniztasunaren printzipioari erantzuten eta langileak linbo judizialean ditu”.

Komunikabideen aurrean egindako agerraldi batean, Pastorrek nabarmendu du sozialistek jarraituko dutela Ganberan nabarmentzen langabeziari eta pobreziari buruzko ostiraleko osoko bilkura monografikoan adostuta neurriak, datorren ostiraleko Kontroleko Osoko Bilkuran ikusiko denez. Gainera, zerbitzu publikoak indartu behar direla azpimarratzen du, eta zerbitzu horien artean irrati-telebista dago.  Bozeramaile sozialistak gogoratu du astebeteko paroengatik informatiboak “musika-saio" bihurtu direla, ekaineko greba baino lehen eta, batez ere, zuzendaritzak berak informazio guztia galarazi duela.  “Eta horren bitartean, zuzendari nagusia ez da agertu.  Egundokoa da. Ez dugu inoiz ikusi halako mobilizazioa egin eta enpresako arduradunek tutik ez esatea.  Aurreko ostegunean, Osakidetzan paroak egin zituzten, eta Osasun Sailak bere balorazioa egin zuen, logikoa denez.  EITBn, berriz, amaitutzat jo dute.  Aste txar hau igaro dadin eta geuk gurearekin jarraituko dugu.  Baina aste honen ostean, nahaste juridiko izugarria dute, inolako abalik ez duen enplegu-deialdia iragartzeagatik —eta epaitegietan behin eta berriz jarri zaio errekurtsoa—, oraindik jakin gabe zein izango den lanpostuen norakoa, kaleratzeen kostua zein izango den kuantifikatu nahi izan gabe eta zer nolako behin-behineko gastu judizial izango dituzten jakin gabe", azaldu du.

Pastorrek adierazi duenez, greba “duen arduraren aurrean itsu eta mutu dagoen zuzendaritzaren kudeaketaren azken adibidez izan da”. Zuzendaritzak ez du zuzendari izateko jasotako konfiantzari erantzun nahi izan, eta herritar euskaldunei “programazio lotsagarria eskaintzen die”, “kamara ezkutuko” saioak behin eta berriz jartzen ditu euskara dakiten herritarrentzat erakargarriak izan daitezkeen beste formatu batzuk eskaini beharrean. Horrez gain, urriaren 10eko batzordean ikusi bezala, zalantzan jarri du Legebiltzarrak beraren lana kontrolatzeko gaitasunik duenik.  "Horrexegatik aurkeztu genuen dimisio-eskaera, bihar eztabaidatu beharrekoa. Eta talde guztiek esan bagenuen EITBk ez dituela aniztasun eta inpartzialtasun helburuak betetzen, legeak finkatutako moduan, logikoa denez, denok kargua utz dezala eskatu beharko genioke”, argudiatu du. Gainera, Legebiltzarrari gogoratu dio zuzendariak ez duela baliogabetzeko gaitasunaik, eta Iturbek berak aurkeztu beharko lukeela dimisioa.

Bozeramaile sozialistak dionez, taldeak dimisioa eskatzeaz gain, hilabeteko epean Gobernuak beste hautagai bat proposatu dezala eskatzen du, “egungo zuzendaritzak oso egoera larrian jarri baitu entitatea”, entzuleen kopuruak adierazten duenez, gero eta txikiagoa baita.  “EITBko zuzendaritzak zergatik galdetu behar dio bere buruari.  Gure ustez, gaztelerazko ikusleek ihes egin dute ez dutela bere burua identifikatuta ikusten eskaintzen zaienarekin, lerro editoriala okerra delako eta nazionalistak ez direnak alde batera uzten dituelako.  Gainera, euskarazko kanalak ez dira ikusle izan daitezkeen gutxiengo batengana iristen:  ETB3k ez ditu haurrak eta gazteak bereganatzen, eta ETB1ek ez ditu gazteak eta helduak bereganatzen, eskaintza ez delako erakargarriak, errepikakorra delako eta ausarta ez delako", interpretatu du.

Amaitzeko, Pastorrek gogoratu du Gobernuak ebatzi beharko duen “arazo larria” duela irrati-telebistako zerbitzu publikoari dagokionez.  Bitartean, sozialistok "jarraituko dugu eredu publiko baten alde egiten, baina ez dugu onartuko hainbeste baliabide publiko kontsumitzen dituen zerbitzu bat kudeaketa txarra izatea”. Hori dela eta, Legebiltzarrak dimisio-eskaera onartuko duelakoan dago, eta Gobernuak “aintzat hartu beharko du proposatutako horrekiko konfiantza eza; izan ere, indartsu izan beharko den irrati-telebistaren ibilbidea onera ekarri beharko da”.

José Antonio Pastor Legebiltzarreko bozeramailea, Eusko Legebiltzarrean eskainitako prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
José Antonio Pastor Legebiltzarreko bozeramailea, Eusko Legebiltzarrean eskainitako prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak