Prentsa-aretoa

Berriak

EITBko zuzendari nagusiak ez duela Legebiltzarrak esandakoa entzun eta Radio Euskadin Enplegua Erregulatzeko Espedienteari hasiera emango diola berretsi duela deitoratu du PSE-EEk

EITBko kontroleko batzordeak langileen eta sindikatuen iritzia entzun behar duela, eta zuzendariak Enplegua Erregulatzeko Espedientearekin batera bidali beharreko agiriak bidali behar dituela dio

Mikel Unzalu (artxiboko argazkia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Mikel Unzalu (artxiboko argazkia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]

EITBko Legebiltzarreko bozeramaileak, Mikel Unzaluk, deitoratu du EITBko zuzendari nagusiak ez duela Eusko Legebiltzarraren gehiengoaren eskaera entzun, hots, Radio Euskadin Enplegua Erregulatzeko Espedienteari hasiera ez emateko eskatzekoa; ostiralean arratsaldean, langileen ordezkariei deitu die prozedurari hasiera emateko.  Hori dela eta, eragindako langileek eta sindikatuek lehenbailehen agertu beharko dira Kontroleko lantaldean; zuzendari nagusiak, dagoeneko, bere bertsioa eskaini zuen aipatutako lantaldean.

Unzaluk gogoratu duenez, urtarrilaren 16an, EITBko zuzendaritzak jakinarazi zuen prozedura bati ekingo ziotela 30 lanpostu kentzeko; 2014ko apirileko Administrazio Kontseiluaren gehiengoak erabaki zuen lanpostu horiek kentzea. Horretarako, finko ez diren langileak kaleratuko zituzten Enplegurako Deialdi Publiko berria gainditzen ez bazuten, nahiz eta langile horietako batzuk beste Enplegurako Deialdi Publiko batzuk gaindituta izan objektibo5tqasunaren, merituen eta gaitasunaren irizpideei jarraituz, azterketen bidez plaza lortu ez bazuten ere.

“Eusko Legebiltzarreko gehiengo zabalak —eta aipatutako erakundeak du entitatearen kudeaketa kontrolatzeko ardura— otsailaren 5ean Enplegua Erregulatzeko Espedientea ez egiteko eskatu zuen eta, horren ordez, EITBko oraingo eta geroko beharrei aurre egiteko enplegu-plan bat egiteko esan zuen.  Zuzendaritzak ez dio irizpide horri jaramonik egin, asteartean langileen ordezkariekin bilduko baita eta Enplegua Erregulatzeko Espedientea formalizatuko baitu", aipatu du.

Ordezkari sozialistak azaldu du zuzendariak agerraldia egin zuela, berak eskatuta, otsailaren 23an, eta eragindako langileen eta enpresako komitean ordezkaritzarik duten sindikatuen agerraldia eskatu duela. Hori dela eta, lantaldeko presidente andreari eskatu dio lantaldearen deialdia egin dezala ahalik eta lasterren. Gainera, Herri Administrazioaren eta Lanaren sailburuak horren inguruan duen jarrera ere entzuteke dutela dio.

Dokumentazioa

Berretsitako prozedura, behintzat entitatearen zuzendaritzak eman duen informazioaren arabera, Langileen Estatutuan talde-kaleratzeen kasuetarako xedatutakoa da. Zehaztasun gehiagorik izan gabe, zuzendaritzak berak langileei jakinarazi die 56 eta 66 pertsona artean kaleratuko dituztela. Langileen Estatutuaren arabera, lanik gabe gelditzen diren langileentzat zenbait gizarte-plan egin beharko dira.

Halaber, taldeka kaleratzeko prozedurak, enpresak dituen arrazoien eta nahien arabera, kalte-ordainak ematea eskatzen du, legez aurreikusitako txikienak edo langileen ordezkariekin negoziatzen direnak izan daitezke.  Akordiorik ez balego, Langileen Estatutuak berak aurreikusitakoarekin bat etorriz, eragindakoek gizarte-jurisdikziora zuzen daitezke euren eskubideak aldezteko egokitzat jotzen dutena eskatzearren.

Hori guztia dela eta, Enplegua Erregulatzeko Espedientea berretsita, Unzaluk dokumentazio guztia eskatuko du, bai zuzendaritza nagusiarena, bai lan-agintaritzak egin behar dituen txostenak, hots, Enplegu Sailak egin beharrekoak.  Gainera, zuzendariari galdetuko dio kaleratuko dituen langileentzat trebakuntza-planen bat aurreikusi duen, beste lanpostu batzuetan kokatzeko proposamenik duen, zein izango den kalte-ordainen zenbatekoa, gutxi gorabehera, eta zer aurrekontu-kapitulurekin ordainduko diren, ez baita halako kopururik esleitu, nahiz eta irailean Enplegua Erregulatzeko Espedientea justifikatzen zuen epaia jakin. Gainera, ondoren izan ditzaketen kostu judizialetarako aurreikuspenik duten galdetuko dio.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak