Prentsa-aretoa

Berriak

Elorzak haserre dagoela adierazi du Osasun Ministroak adierazi duen “arduragabekeriagatik ez-eraginkortasunagatik” Ebola Espainiara iritsi izanaren aurrean

Gipuzkoako diputatuak orain dela 2 aste Kongresuan birusari buruz hogei bat galdera erregistratu ditu, Ana Matorentzat, baina ez ditu erantzun

Parlamentu-ekimenetan, Elorzak behin eta berriz azaldu du guztiz bermatu behar zutela osasun-egiturak prest daudela herritarrek kutsatzeko duten arriskuaren aurrean

Odón Elorza (artxiboko argazkia). [Argazkia: Gipuzkoako Euskal Sozialistak]
Odón Elorza (artxiboko argazkia). [Argazkia: Gipuzkoako Euskal Sozialistak]

Gipuzkoako PSE-EEko diputatuak, Odón Elorzak, orain dela bi aste, zehazki, irailaren 23an, galdera asko aurkeztu zituen Ebola birusari buruz. Galdera horien bidez, Ana Mato Osasun ministroari eskatzen zioten zenbait prebentzio-neurri abian jartzeko izurria zabal ez dadin. Horrez gain, Gobernuari eskatzen zaio azal dezan zer egingo duen herritarren kezkei erantzuteko.  Matok eta Espainiako gobernuak ez dituzten galdera horiei erantzun, eta zoritxarrez erizain-laguntzaile bat kutsatu da, Madrilen bi erlijio-gizonei arreta egin ondoren.

Odón Elorzak ekimenean ondokoa azaldu du hitzez hitz: “Ebola birusaren izurritea zabaltzeko eta kutsatzeko kezka handitu da, eta herritarrek gero eta galdera gehiago dituzte.  Alde batetik, bermatu behar digute aurre egin ahal zaiola eta prest gaudela, horretarako baliabideak eta protokoloak beharko dituzte gure osasun-egiturek lurraldean agertzen bada horri aurre egiteko (Ceuta, Melilla eta Kanariar Irlak barne).

Beste alde batetik, geure buruari galdetu behar diogu, krisiaz gain, Gobernuak elkartasunez eta nahiko laguntzen duen, zenbait nazioarteko erakundek eskatu bezala (OME eta NBE, esaterako); izan ere, alarma pizteko orduan berandu erantzun dute, eta Afrikako estatuei lagundu behar zaie mundu  mailako osasun-arazo larri hori martxoan estatu horietan agertu baitzen.

Mundu globalizatuan pertsonen mugikortasuna handia da, eta Ebolak guztiongan izan dezakeen eragina, inolako bereizketarik gabe; horrez gain, europarrentzat ohikoak diren gaixotasunengatik pertsona asko hil daitezke Afrikako zenbait eremutan.  Bitartean, hamarna pertsona hil egiten dira Afrikan ez dutelako prebentzio sistemarik, osasun-instalazio eta teknologia egokirik eta aplikatzeko moduko tratamendurik.

Estatuek, erakundeek eta farmazia-industriek kontuan dute Ebola aspaldiko gaixotasun bat dela Afrikako erdialdean, hirurogeita hamarreko hamarkadatik ezagutzen dela, garatzen dela eta agerraldiak gero eta hilkorragoak direla.

Arazoaren bigarren dimentsioa Munduko Bankuak jarri du, ohartarazi baitu zer nolako eragina izango duen izurriteak herrialde pobre horien ekonomian, Ginean, Sierra Leonan edo Liberian.  Aipatutako guztia dela-eta, herrialde horien barneko-erantzuna ezarri da —erregimen iruzurtien karga ahaztu gabe—, nazioarteko laguntza behar dute premiaz gaixotasuna zabal ez dadin.  Baina herri garatuak lasai erantzuten dute, eta ekarpenek ez dute zerikusirik gainditu beharreko erronkaren garrantziarekin.

Izurritearen testuinguruak zalantzan jartzen du balore humanitarioen "sendotasuna” eta mendebaldeko gizarte ikasian ezarrita ditugun printzipio moralak; urrutiegi egon da orain dela gutxi arte askoren ustez Hirugarren Munduko herri pobreenak baino ez ziren arazoengatik.  Horrez gain, gogoratu ditu OMEk finantzaziorik gabe dagoela zenbait interes direla-eta, eta hori gure gobernuen ardura dela eta munduan gaizki gobernatzen delako gertatzen da.

Gipuzkoako diputatuak motibazioa amaitu du ondokoa esanez: “agintarien portaera politikoen, euren hitzaldien eta praktiken, komunikabideen portaeren eta gure portaeren bidez ikus dezakegu gure elkartasuna txikia dela besteekiko.  Hondamendi humanitarioen aurrean berekoikeriaz jokatzen dugu, eta segurtasun nazionala eta mugen babesa kontzepzio militarista bihurtzen da; urruneko izurritearengatik kosta ala kosta babestu behar gara, eta gur kontzientzia deshumanizatzen da Afrikan dauden pertsonak bakarrik utziz.  Azterketa bikaina planetako herritarren baldintzaren inguruan”.

Irailaren 23an Diputatuen Kongresuan zenbait galdera aurkeztu zituen, ondokoak, besteak beste:

“1.- Gobernuaren ustez, gastuak murrizteko politikekin eta Gobernuek Autonomia Erkidegoetan abian jartzen dituzten politikekin osasun mailan atzera egin dugu baliabide gutxiago ditugulako eta segurtasun-protokoloak aplikatzea zaila delako, eta horren ondorioz herritarrek osasun-arrisku gehiago izango dituztela, baita Ebola birusaren aurrean ere?

2.- Espainian zenbait eta zein Ospitale daude behar bezala prestatuta gaixotasuna izan dezaketen pertsonak hartzeko?

3.- Zer tratamendu eta txertoa aplikatzen zaie Ebola duten eta Espainiara ekarritako pertsonei kutsatuaren sintomak dituztelako?

4.- Gobernuak neurri osagarririk hartu al ditu Espainiara iristeko puntuetan dauden protokoloetan, adibidez, Ceutan eta Melillan, pateretan edo ohiko garraioetan etortzen diren pertsonak kontrolatzeko?

5.- Zer ekarpen ekonomiko zuzen egin dion Espainiako Gobernuak OMEri 2014an Afrikako herrialdeetan Ebola birusari aurka egiteko?

6.- Zenbait diru emango dio guztira Gobernuak OMEri 2014an?

7.- Zenbateko finantzazioa ematen du Gobernuak gobernuz besteko erakundeek eta fundazio pribatuek (erlijiosoak edo ez, Espainiakoak edo ez) Ebola gaixotasunari aurre egiteko dituzten programetarako?

8.- Zein GKEk jaso dute dirurik, zer irizpideren arabera aukeratu dira eta zer baldintza jarri dizkieten diru publikoa jasotzeko?

9.- 2014an Espainiako Gobernuan zer diru-material, elikagai, botika eta osasun-, militar-langile edo besterik bidali duen Ebola duten Afrikako herrialdetara?Zein da horren banakapena?

10.- Zer aurrekontu-partidarekin eman da laguntza bakoitza (akordioak eta Ministroen Kontseiluaren datak eta Ministroen izenak jarrita)?

11.- Espainian zer entitate publiko edo pribatuk egiten duten ikerketaren bat Ebola gaixotasunaren aurkako txertoa lortzearren?

12.- Zenbait diru eman du OMEk Ebola ikertzeko eta zenbait Espainiako Gobernuak azken 10 urteotan?

13.- Zer iritzi duen Gobernuak farmazia-enpresa handi batzuek duten jarreraren aurrean Ebola birusaren aurkako txerto eraginkorra azkar lortzeko?

14.- Zer eskaera jakin egin dizkio OMEk Espainiari Ebola gaixotasunari aurre egiteko ekarpen gisa?

15.- Egia al da irailaren 12ko Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bat onetsi duela eta dekretu horrek lankidetzari laguntzeko ez-ohiko kreditu bat jaso duela Liberiako ospitale baterako (160.000 eurokoa)?Zertan zehaztu da?

16.- Nola aldatu da 2003-2014 epean Espainiak OMEri egiten dion ekarpena?

17.- Emakumeak errazago kutsatzen direla jakinda, Gobernuak lehentasuna ematen al die zenbait antolakunde edo fundaziori Ebola birusari aurre egiteko emakumeentzako neurriak hartzen dituzten programak abian jartzeagatik?

18.- Afrikako kutsatuen artean % 22 haurrak direla jakinda, gaixotasunaren aurrean ahulenak direnez, zer laguntza eskatzen die Espainiako Gobernuari UNICEFi edo OMEri haurrak babes ditzaten?

Eusko Jaurlaritzako Legez besteko Proposamena

Bestalde, Blanca Roncal legebiltzarkide sozialistak premiaz legez besteko proposamen bat aurkeztu du hurrengo osoko bilkuran eztabaidatzeko. Horren bidez, Osasun Sailari eskatzen zaio ahalik eta lasterren osasun-profesionalentzako, larrialdietako langileentzako eta lehen mailako arretako langileentzako berariazko trebakuntza emateko plan bat egin dezala, Ebola kasuak antzeman ditzaten eta horretarako dauden osasun-baliabideetara bidera ditzaten; zentro horietako langileei segurtasuna ematearren eta herritarrei bermeak eskaintzearren.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak