Prentsa-aretoa

Berriak

Eltziegon Eider Gardiazabalekin eta Iratxe Garciarekin egindako hauteskunde-ekitaldia

Europar hauteskundeetarako hautagai sozialistak, Eider Gardiazabalek, parte hartu du Eltziegon Arabar Errioxako Nekazaritzako sektoreko, Eskualdeko upeltegietako, Ardo eta Olioko kooperatibetako, Ardoaren Etxeko, Arabar Errioxako Kuadrillako, ABRAko eta eskualdeko nekazaritza-sindikatuetako ordezkariekin egindako topaketa-eztabaidan. Gardiazabalekin batera, Iratxe Garciak ere hartu du parte.

Europar hauteskundeetarako hautagai sozialistak, Eider Gardiazabalek, ohartarazi du ezin dela Europar Batasunean Euskadiaren alde egin "bandera abiapuntutzat izanda”, nazionalismoen kontzeptu "berekoi eta mugatutik abiatuta”, eta Batasunaren "elkartasuna" baliatzeko deia egin du.  Gainera, esan du “herri eta eskualde bakoitzak bere burua aldezten badu, oihanaren legea nagusituko dela” eta “gutxiago dutenek galduko dutela”.

Gardiazabalek aipatu du aste honetan batzuek “lurraldearen, banderaren, nazioaren abiapuntutik” Bruselan “Euskadiren” edo “Espainiaren” alde egiteko deia dutela.  Bere ustez, jarrera hori okerra da, “herritarren, jendearen alde egin behar delako, eta arazoei aurre egin behar zaielako”.

Horretarako, Europar Batasuneko sektore-politikak eta horien “balioak” aldeztu behar dira; izan ere, “herrialde edo eskualde bakoitzak bere buruaren alde egiten badu, oihanaren legea izango da nagusi, indartsuenak irabazi du eta gutxi duenak galduko du”.

“Arabar Errioxak, Euskadik, inork ezin du nazionalismo horri etekin atera eta Europar Batasunean lurraldea defendatu, baina elkartasuna eta lankidetza baliatu ditzakegu, europar proiektuaren oinarrizko balio baitira" azaldu du.

Beste ustez, lortu dugu Europar Batasunean proiektu bat “egituratzen”, non “garraioarekin, nekazaritzarekin edo kohesio-funtsekin denok irabazten dugun”. “Ez dugu denok arlo guztietan irabaziko, baina Europar Batasunekoa izateak duen onura batuz gero, batuketa positiboa da”, gaineratu du.

Gardiazabalek ohartarazi du "kontzeptu berekoi eta mugatuaren bidez” jokatzea arriskutsua dela, hots, “gainontzekoak aintzat hartu gabe zati jakin bat irabazi nahi duenaren proiektuarekin aritzea”.  “Egin behar duguna: onuren batuketa hori proiektu garrantzitsu bihurtzea”, esan du.

Hori dela eta, esan du hauteskunde hauetan “bi proiektu daudela jokoan”, nazionalismoarena (lurraldeen alde egiten dute gainontzekoak aintzat hartu gabe), eta PSErena, “denon onurarako, elkartasunerako eta lankidetzarako proiektua da".

“Nekazaritza iraunkorraren, Europar  Batasunaren lankidetza behar duen jendearen proiektua da.  Geuk baino ezin ditugu balio horiek aldeztu eta eskuina geldiarazi”, esan du.

Bestalde, Iratxe Garcia hautagaiak nekazaritzaren eta abeltzaintzaren alde egin behar dela dio, eta seguru dago “inork ezingo duela sozialisten ahotsa isildu landa-eremuaren alde egiten duenean”.  “Ez gaituzte isilaraziko nekazaritza eta abeltzaintzaren alde egiten dugunean, horixe egin dugulako, egiten dugulako eta datorren legegintzaldian egiten jarraituko dugulako”, esan du. Halaber, gogoratu du aurreko legegintzaldian sozialistek lan handia egin zutela Nekazaritzako Politika Bateratuaren alde (NPB).

Eltziegon egindako hauteskunde-ekitaldia
Eltziegon egindako hauteskunde-ekitaldia

Beste berri batzuk...

Iruzkinak