Prentsa-aretoa

Berriak

Enplegu- eta gizarte-babes handiagoko Aurrekontuak bermatuko ditu Euskadirako PSE-EEk

Euskadiko Batzorde Exekutiboa [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Euskadiko Batzorde Exekutiboa [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko Batzorde Exekutiboak aho batez erabaki du gaur Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen eztabaidan, abenduaren 23koan, Talde Sozialistak onartzen lagunduko duela zuzendaritzako sei kideek baiezko botoa emango baitute.  Gainontzeko legebiltzarkide sozialistek abstentzioa bozkatuko dute Ogasun eta Aurrekontuen Batzordearen irizpena dela-eta; irizpena Eusko Legebiltzarrean aurrera atera da gaur.

Aurrekontuen alde egiten ez badugu, Gizarte Larrialdiko Laguntza gutxiagoko, bateratzeko laguntza gutxiagoko, epe luzeko eraikuntzako langabetuentzako programarik gabeko edo eskualdeko enplegu-planetarako baliabide gutxiagoko luzapena izango genuke. Guk sustatutako zerga-erreformaren  bidez baliabide gehiago lortu ditugunez, herritarren beharretan islatu beharko dira.

Euskal Sozialistok hasiera-hasieratik bilatu dugu 2015erako Aurrekontuak hobetzea. Gure helburua, gizarte-babeserako politikak bermatzea izan da, krisiaren ondorioak pairatzen duen inork kanpoan ez uzteko; saiatu gara Osasunean eta Hezkuntzan  murrizketak ekiditen, eta baita garapen ekonomikoari eta enpleguari lantzen ere. Horretarako, Aurrekontuen Proiektuan 150 milioi euro gehiago sartzea exijitzen dugu.

EAJrekin eta Urkulluren gobernuarekin 185 milioi euroko inbertsioa adostu dugu, eta PSE-EE norabide horretan bideratu ditu-  Gaur onetsitako zuzenketen bidez gehitutako 35 milioi eurok ondoko alderdietan izango dute eragina, besteak beste: 45 eta 55 urte bitarteko epe luzeko langabetuentzako enplegu planak, azpiegiturak, Osasuna, ikastetxeetan hobekuntzak, Unibertsitatearen finantzaketa, oinarrizko berrikuntzari eta ikerketari laguntzea, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak edo bateratzeko laguntzak.  Dena dela, hainbat aldiz esan bezala, hau ez da gure Aurrekontua, nahiz eta orain erabilgarria izango den euskal herritar guztientzat eta Gobernua berpizten lagunduko duen, oso anbizio txikia baitu.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak