Errefuxiatuen “itzulketa masiboetarako” Europar Batasunak eta Turkiak sinatu duten akordioaren aurkako kontzentrazioetan parte hartuko du PSE-EEk
Euskadiko PSE-EEko zenbait kargudun publikok eta afiliatuk parte hartuko dute UGT eta CCOO sindikatuek deitutako eta alderdi politiko gehienak eta beste hainbat erakundek (PP izan ezik) babestutako kontzentrazioetan. Kontzentrazioak bihar, martxoaren 16an, 18:30ean euskal hiriburuetan eta herrialdeko beste hiriburu batzuetan egingo dira errefuxiatuen inguruan Europar Batasunak eta Turkiak egindako akordioa errefusatzeko.
Euskadiri dagokionez, Arriaga plazan (Bilbo), Boulevarden (Donostia) eta Andre Maria Zuriaren plazan (Gasteiz) egingo dira kontzentrazioak. CCOO eta UGT sindikatuek sustatu dute deialdia, eta PSOE, Podemos, IU, Ciudadanos eta Equo agertu dira horren alde, baita USO, Caritas eta HOAC antolakunde katolikoak, Espainiako Giza Eskubideen Federazioa, Abokatutzaren Kontseilu Nagusia, Garapenerako GKEren Koordinakundea, Medicos del MUndo, MPDL- Bakearen aldeko Mugimendua, EAPN, ACCEM, CEAR eta UNICEF-España ere.
PSE-EEk euskal erakundeei deialdiekin bat egiteko eskatu die, eta herritarrek ere asteazkeneko kontzentrazioetan masiboki parte hartzea espero du: "errefuxiatuekiko elkartasuna adierazteko; europar gobernu eta erakundeen jarrera salatzeko eta Europan izan dugun gizateria krisi handienaren aurrean premiazko neurriak exijitzeko”, azaldu du PSE-EEko Herritarren eta Askatasun Publikoen idazkari Rafaela Romerok.
Bere ustez, “funtzioetako espainiar gobernuak ezin du akordio horren alde egin, denontzat lotsagarria baita”, eta esan du herritarren parte-hartze masiboaren bidez Gobernuari argi gelditu behar zaiola ezin duela Europar Kontseiluak martxoaren 17an egingo duen bileran aurre-akordioaren alde egin.