Errefuxiatuen krisiari erantzuteko Europak 2016rako duen aurrekontua handitzea eskatu dute Espainiako sozialistek
Eider Gardiazabal: “Migrazio-krisia eta ikerketarekiko eta garapenarekiko inbertsioa izango dira datorren urterako lehentasunak”
2016rako aurrekontuari zuzenketak aurkezteko epea amaitzeko ordu gutxi batzuk gelditzen direla, eurodiputatu eta Aurrekontuetako batzordeko bozeramaile Eider Gardiazabalek Europako ganberako gainontzeko talde politikoei eskatu die sozialisten ekimenaren alde egin dezatela, hots, 2016an errefuxiatuen krisiari aurre egiari buruzkoaren alde.
"Errefuxiatuen krisia handia-handia denez, beharrezkoak diren baliabide guztiak mugiarazi behar ditugu Europari laguntza eskatzen dieten milaka pertsonei arreta egitearren. Parlamentuan aspaldi eskatu dugun erantzun humanitarioaren alde egin behar dute Europar Batasuneko gobernuek. Erakundeek ziurtatu behar dugu gobernuen eta tokiko erakundeek nahiko diru izango dutela babes-etxe eskatzen dutenak etxe berrietan integratzeko”, aitortu du Eider Gardiazabalek.
"Argi hitz egin behar dugu eta errealistak izan behar dugu helburu hori lortzeko esleitu beharko ditugun funtsen inguruan, eta Batzordeak 2016. urteko Europar Batasunaren aurrekontuan lehentasun hori finkatu behar du". Horrez gain, “zoritxar ugari gertatu dira Hogeita zortziak mugiarazteko, baina bide zuzena aurkitu dutela ematen duenean, finantzatzeko bideak bermatu behar ditugu”, gaineratu du.
Halaber, “laguntza premiazkoa bada ere, krisiaren kudeaketaren ondorioz ezin dugu hipotekatu hazkunderako , Europako integrazioa hobetzeko eta zientzia eta teknologia alorretarako aurreikusita genuen inbertsioa”, ohartarazi du eurodiputatuak. Hori dela eta, berpiztea etengabeko inbertsioaren bidez baino ez dela finkatuko aldeztu du.
“Horizonte 2020 eta Conectando Europa programak, ikerketari, garapenari eta azpiegiturei buruzkoak, hurrenez hurren, berriz murriztu ez ditzaten egingo dugu lan”, ziurtatu du Eider Gardiazabalek.
Bihar amaituko da 2016ko aurrekontuari zuzenketak aurkezteko epea. Irailaren amaieran bozkatuko dituzte parlamentu-batzorderako proposamenak.