Eskola publikoa Euskal Hezkuntza Sistemaren “oinarrizko ardatza” dela aldezten du PSE-EEk
Euskal Eskola Publikoaren Festara joan da Celaa, eta Jaurlaritzak ez duela hirueletasunaren alde eta LOMCEren aurka sendo egin kritikatu du
Isabel Celaa legebiltzarkide sozialista Euskal Eskola Publikoaren Festan izan da gaur. Elgoibarren egin da, eta Celaak azpimarratu du Euskal Eskola Publikoa “euskal hezkuntza-sistemaren ardatz nagusia dela”. “Ez da sistemaren osagai bat, guztiontzako kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bermatuko duena baizik. Kalitatezko hezkuntzaren kontzeptua bakarrik uler daiteke irakaskuntzaren bikaintasunaren ekitatearekin konbinatuz gero", aipatu du.
Hezkuntzako sailburu ohiak azaldu du Eskola Publikoa “euskal gizartean elebitasuna hedatzeko eragile nagusia dela". Hori dela eta, euskararen eta gazteleraren ezagutza eta erabilerari dagokienez aurrera egiteaz gain, bere ustez, gure garaian beharrezkoa da atzerriko hizkuntzan, ingelesean batez ere, gaitasunak hobetzea.
“Egundo Hezkuntza Sailak balio handiko oinordetza jaso zuen, baina, zoritxarrez, ez du behar bezala erabili. Hezkuntza Hirueledunaren Esparruaren ebaluazioak, aurreko legegintzaldian abian jarritakoak, erakutsi zuen posible zela ingelesa hobetzea eta, aldi berean bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntzan irakasten diren ikasgaietan aurrera egin”, aitortu du.
Hori dela eta, Celaak kritikatu du “Hezkuntza Sailak ez duela irakaskuntza hirueleduna orokortzeko aukera sustatu, eta horrek nahi ez ditugun eta bidegabeak diren zenbait ondorio sortzen dituela”.
“Ingeleseko hezkuntza ez da ikasle guztiengana heltzen, ikastetxe eta maila sozioekonomiko jakin batzuetara baizik. Hezkuntza ekitatearen printzipio zalantzan dago, eta horrek lan-ondorio eta ondorio pertsonal larriak ekartzen ditu”, salatu du.
Halaber, Eusko Jaurlaritzak ez dio sendo aurka egin LOMCEri, eta horrek zalantzan jartzen du Euskadin arrakasta eta adostasun handiz aplikatzen diren ebaluazio diagnostikoen sistema. “Hezkuntza-komunitateak ondo onartutako sistema eta, batez ere, ikastetxeak eta ikasleak hobetzeko izango zena, liskarrerako arrazoi bihurtu da Hezkuntza Sailak Heziberri Planean hartu dituzten erabakiak direla-eta", esan du.
“Helburua ez bazen LOMCEra egokitzea, zergatik aldatu zuten Lehen Hezkuntzako 4. mailako ebaluazio diagnostikoa 3. mailara? Zergatik finkatu dute Lehen Hezkuntzako seigarren mailan beste ebaluazio bat? Zergatik ez da ebaluazio diagnostikorik ezarri Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan? Hezkuntzako sailburuak galdera horiek guztiak erantzun behar ditu”, azaldu du.
Celaak azaldu du Euskal Sozialistek “egindako kaltea konpondu beharko dutela”, eta ondo funtzionatzen duen sistemara itzultzea: Lehen Hezkuntzako laugarren mailan eta Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan ebaluazio diagnostikoak egitea, eta horiek lotura zuzena izango dute ikastetxe bakoitzean dituzten hobetze-planekin.
Horixe da Sozialistok Eusko Legebiltzarrean aldezten dugun jarrera, eta gaur ere jarrera horrekin egin dugu bat, berriz ere, Euskal Eskola Publikoaren Festan, familiekin, irakasleekin eta gainontzeko profesionalekin batera.