Prentsa-aretoa

Berriak

Esnearen sektoreari premiaz laguntzeko neurriak exijitu dio Gardiazabalek EBri

Esnearen sektorearen aldeko neurriak exijitu ditu Gardiazabalek [Argazkia: Pixabay]
Esnearen sektorearen aldeko neurriak exijitu ditu Gardiazabalek [Argazkia: Pixabay]

Europan esne-ekoizleak krisi luzea jasaten ari dira esne-kuotak amaitu delako, Errusiak munduko esnea inportatzea debekatu duelako eta gehiegi ekoizten delako.  Esne gordinaren prezioa azken bost urteetako batez bestekoa baino % 13 merkeagoa da, eta Esnearen Mekartuaren Behatokiak ohartarazi du ez duela ematen egungo krisia hobetuko denik.

Hori dela eta, Europar Parlamentuak Batzordeari eta Kontseiluari eskatu dio gaur berehala eta epe luzera zenbait neurri har ditzan halako presioa arintzearren.

Eider Gardiazbal eurodiputatuak azaldu du “eskaria ere ahula dela, eta Europako ekoizleen arteko barne-guda saihestu behar dugula, eta ez dietela gainontzekoei gain-produkzioaren errua bota behar.  Bizirauten saiatzen dira horiek guztiak, zenbait kasutan ekoizte-kostuetatik behera ordaintzen baitzaie.  Onartezina da, eta Europa mailan aurkitu behar da konponbidea".

Aurreko udazkenean Batzordean abian jarritako 420 milioi eurotako sortak ez zuen Batzordeak lortu nahi zuen eragina izan.  Horrek argi erakusten du hartutako neurriak ez direla nahikoak sektoreak duen krisiari aurre egiteko.

“Zorretan dauden nekazariak dira, teknologietan, energia aldetik eraginkorragoak diren eraikinetan eta animalien ongizatean inbertitu duten nekazariak.  Eta ahalegin guzti hori arriskuan dago”, gaineratu du Gardiazabalek.

“Egun, nekazarien bizigaia arriskuan dago; hortaz, Europako landa-eremuen bizitza ere, epe luzean, arrikuan dago.  Egoera hori jasanezina da, eta EBren esku-hartze sendoa behar da", azaldu du eurodiputatuak. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak