Espainiako Gazte Sozialistak Bilbon bildu dira PSOEren Konferentzia Politikoa prestatzeko
JSE-EGAZeko idazkari nagusi Alain Colomak, Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusi José Antonio Pastorrek, EGAZeko idazkari nagusi Nino Torrek eta PSOEko Erakunde Harreman eta Politika Autonomikoko idazkari Antonio Hernandok gaur goizean EGAZeko Konferentzia Politikoari hasiera eman diote. Konferentzia hori asteburu honetan Bilbon burutuko da eta Espainiako 200 gazte sozialistak alderdiaren eta Espainiaren geroari buruz eztabaidatuko dute; azarorako antolatuko den PSOEren Konferentzia Politikoa izango dute buruan.
