Prentsa-aretoa

Berriak

"Estatuko Segurtasun Indarren profesionaltasunaren adierazgarri den albiste bikaina"

PSE-EEren Gobernua pozik dago ETAren buruzagi militarra atxilotua izan delako

PRENTSA OHARRA PSE-EEko Batzorde Betearazleak bere poza adierazi nahi du poliziak egindako atxiloketengatik gaur, Frantziako hegoaldean eta Araban, orain arte sei ustezko etarrenak, horietako bat, Jurdan Martitegi Lizaso, ETAko militar aparatoko buruzagia dela uste da. Euskal Sozialisten Exekutibarako "atxiloketa hauek albiste bikaina da eta baieztatzen da, berriro ere, Estatuko Indar eta Segurtasun Kideen efikazia eta profesionaltasuna terrorismoaren aurkako borrokan". PSE-EEko zuzendaritzak zoriondu du operazioan parte hartu duten profesionalei, bere buruzagiei eta Herrizaingoko Ministroari, Alfredo Pérez Rubalcaba. Aldi berean, Frantziari esker onak eman dizkiote euren elkarlanagatik atxiloketetan, Perpiñanen izandakoak, honek agerian uzten du elkarlan internazionalak duen garrantzia terrorismoaren aurkako borrokan. “Atxiloketa hauek apur bat askeago egiten gaituzte demokratei eta ziur gaude biolentziaren eta terrorismoaren amaiera gero eta hurbilago dagoela" azpimarratu dute. Euskal Sozialisten Exekutibak adierazi du euren konpromezu irmoa biolentziari aurre egiteko Zuzenbidezko Estatuak dituen baliabide guztiak erabilita, ziur daude terroristak edo biolentzia bermatzen dituztenen patua atxilotuak izatea eta epaituak izatea dela.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak