“Estatus berri zehaztugabe" bat baino, enplegua dela herritarren lehentasuna ohartarazi dio Mendiak Urkulluri
Euskal Sozialisten idazkari nagusi berriak aurreratu du Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuran egingo duen esku-hartzeak izaera sozial handia izango duela, eta Lehendakariari datozen hilabeteetako gizarte-agenda aurkeztuko diola
![Idoia Mendia goizean Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-durante-la-rueda-de-prensa-que-ha-ofrecido-esta-maana-en-Bilbao-Foto-Socialistas-Vascos-Idoia-Mendia-goizean-Bilbon-eskaini-duen-prentsaurrekoan-Argazkia-Euskal-Sozialistak-54215bc9dc978.jpg)
Langabezia, pobrezia, mendetasuna, lan-eskubideen galera, banako eskubideen galera... Horiexek izango ditu hizpide Idoia Mendiak, Euskal Sozialisten idazkari nagusi berriak, Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuran, eta PSE-EEren ekintza politikoa ere horietan oinarrituko da. “Gizarte-eduki sakon horrek" herritarren eskaerei erantzuten die; izan ere, herritarrak kezkatuta daude egoera ekonomikoa dela-eta, eta ez hamabost urtez nazionalistek buruan sartu nahi dituzten gaiak direla-eta. “Urkulluk kontraesanetan sartu da dagoeneko. Gobernuaren lehen kontseiluan esan zuen bere lehentasuna arlo soziala izango zela. Atzo iragarri zuen Euskadirako Estatu Berri zehaztugabea berriz berpiztu nahi duela.”
Agintari sozialistak ostegunean Urkullu lehendakariari datozen hilabeteetan gauzatu beharreko agenda politiko bat eramango dio, bere gobernuak “geldi" jarraitzen baitu “Ongizateko Estatuaren oinarriak narriatzen dituzten bitartean”. “Euskadi gaur duela urtebete baino okerrago dago, langabetu gehiago daude, ekonomiak okerrera egin du eta gero eta pertsona gehiagok dituzte zailtasunak hilabetea amaitzeko”, azpimarratu du.
Mendiak bereziki kritikatu dio Gobernuari ez duelako zerga-iruzurraren aurka jokatu, “eta hortik baliabide gehiago lortu beharko genituzke gero eta handiagoak diren pobrezia-arrisku egoerak gutxitzeko”. Idoia Mendiak Lehendakariari mahai gainean jarriko dizkion planen artean, ondokoa daude, besteak beste:
- Enplegu planak sustatzeko eta behar den epean eta moduan garatzeko beharra.
- Gizarte Elkarrizketa Mahaia premiaz deitzeko beharra.
- Zerbitzu publikoen alde egiteko eta herrialdea modernizatzeko aldaketak sustatzeko beharra.
Gutxiengoarekin gobernatzea, Urkulluren ardura
Komunikabideek egindako galderei erantzun die, eta Mendiak gogoratu du Urkullu lehendakariak erabaki zuela gutxiengoarekin gobernatzea eta, hortaz, “bere ardura dela” eta ez Sozialistena gutxiengoarekin gobernuan lan egitea eta akordioak lortzea”. “Sozialisten ardura jendearen beharrei erantzutea da”, gaineratu du.
Idoia Mendiak atzo Euskal Sozialisten Batzorde Exekutibo berria zuzendu zuen. Osatzeko bilera izan zen, eta Biltzarraren balantzea egin zuten, Batzorde Exekutiboko kideekin lehendabiziko aldiz bildu ziren eta datozen hilabeteetarako lan-planak zehaztu zituzten.