Prentsa-aretoa

Berriak

“ETAk, iragarpenetatik ekintzetara igaro, eta desegin behar du"

Gaur desarmatzeko asmoaren inguruan antolakunde terroristak ezagutarazi duen jakinarazpena dela-eta, Euskadiko Alderdi Sozialistak uste du ETAk zenbait gauza iragartzeari utzi, eta ekintzak burutzen eta desegiten hasi behar duela.

ETAk ezin du nahi izan euskal gizarteak txalotzea eta hurrengoan zer esango duen adi-adi zain egotea.  28 hilabete igaro dira jarduera terrorismoa behin betiko eta alde bakarrez utziko zuela iragarri zuenetik eta, beraz, irtenbide koherente bakarra armak ematea eta antolakundea desegitea da; izan ere, indarkeriagatik eta indarkeriarako baino ez zen sortu.  Urrats horiek emateko, ez da prozesurik edo amaierara arte luzatuko den iragarpen multzorik behar.

Gehiago luzatu gabe ETA desagertuz gero, antolakunde terroristak mesede handia egingo die presoei eta ihes egin dutenei, eta, gainera, ezinbestekoa da gure herrian indarkeria-zikloa behin-betiko ixteko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak