Prentsa-aretoa

Berriak

“ETAk utz diezaiola gu zoratzeari eta desegin dadila behingoz”

ETAk hilketen eta bortxaketen historia okerra amaitu eta bi urte eta erdi igaro ondoren sortu duen iragarpenen eta urrats txikien jolasean ez da PSE-EE sartuko. ETAk ezin du gu zoratzen jarraitu aldian-aldian egunkarietan jakinarazpenak argitaratuz, eta armak eman, eta desegin behar da behingoz.

ETAtik gelditzen denak jakin behar du euskal gizarteak, hainbat hamarkadaz terrorea jasan duenak, ez duela onartuko atzerapen gehiagorik, ezta ibiltzeke duen bidean mugimendu kalkulatu gehiagorik ere.   ETAk desegin behar du dagoeneko, eta jendaurrean onartu behar ditu hainbat urtez kalte handia egin diela inolako justifikaziorik gabe biktimei eta gizarte osoari.

Sozialistok ETArengandik desagerpenaren berria baino ez dugu espero.  Presoei egin diezaiekeen mesederik handiena da, eta beharrezkoa da atzean utzitako zauriak poliki-poliki ixteko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak