Prentsa-aretoa

Berriak

Etxebizitzarako eskubide subjektiboa onartzea eskatu dio PSE-EEk Aburtori

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen ustez, Lan sailburuaren agerraldia “ihes egiteko” ekintza bihur daiteke neurri horren inpaktu ekonomikoaren aitzakia baliatuta

Bixen Itxaso eta José Antonio Pastor goizen Eusko Legebiltzarrean eskaini duten prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Bixen Itxaso eta José Antonio Pastor goizen Eusko Legebiltzarrean eskaini duten prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

“Amaitu egin da aitzakien garaia”.  Orain dela urtebete eta erditik Etxebizitzaren Legea garatzeko lan egiten ari den lantaldearen lanekin amaitu nahi duten Euskal Sozialistek, baina Lan sailburuak, Juan María Aburtok, biharko agerraldian tramite hori luzatzen saiatuko delakoak daude eta, horretarako, Legeak jasotzen dituen neurrietako batzuen "inpaktu ekonomikoaren" aitzakia erabil dezake.

Sozialisten proposamenaren arabera, etxebizitza edukitzeak eskubide subjektiboa izan beharko litzateke "galtzeagatik gizarte-bazterketa jasateko arriskua dutenek epaitegien aurrean eskubide hori erreklamatu ahal izango dute”, azaldu du Bixen Itxasok.

Proiektuaren beste elementu berri bat ondokoa da: hipoteka gauzatzeko prozesuan dauden etxebizitzak aldi batez besterentzekoa, gehien jota hiru urtez, banku-entitatearen esku gelditu eta hutsik izan behar badituzte.  “Jabetzaren nukleoa bera izango da, entitatea, eta aldi batez besterenduko da”, azaldu du Itxasok.

Horrez gain, gizarte funtziorik betetzen ez duten eta hutsik dauden etxebizitzetarako ere kanon bat ezarri nahi dute sozialistek, merkatura atera ahal izateko.

Sailburuak eskatuta gauzatuko duen agerraldia neurri horien inpaktu ekonomikoa azaltzeko, aitzakia izango da. Izan ere, Gobernuak gizarte-eskubideak bermatzeko (osasuna edo hezkuntza, esaterako) proposatzen duen edozein neurrik beti inpaktu ekonomikoa izango baitute.  “Bihar entzun nahi diogu Aburto sailburuari azaltzen legea blokeatzeari utziko dion eta ados dagoen edo ez EAJk Madrilen aldeztu duenarekin, non bankuen esku dauden etxebizitza hutsak besterentzearen alde bozkatuko duen", galdetu du José Antonio Pastor bozeramaileak.

Pastorrek Aburtoren kudeaketa kritikatu du, bi urte agintean izan ondoren, ez baitu “enpleguaren kalitatea hobetzeko neurri bakarra ere aurkeztu, ez baitu talka-planik aurkeztu eta ez duelako Lanbide berrantolatu; baina, aldiz, titular ugari eta argazki-bilduma zabala utzi digu, nahiz eta ekimenik ez izan”, gaineratu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak