Prentsa-aretoa

Berriak

Etxebizitzarako eskubidea “ez dela diru-laguntzen bidez bermatzen, Osasuna eta Hezkuntza bezala bermatu behar dela” ziurtatu du Idoia Mendiak

PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, Etxebizitzaren Legeak jabetza eskubidea errespetatzen du, eta sozialistak “Euskadi zintzoa eraikitzeko bide sozialean" jarri ditu

 

Batzuek hala nahi badute ere, etxebizitza eskubidea ezin dela diru-laguntzen bidez bermatu nabarmendu du gaur PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak; Osasuna edo Hezkuntza eskubideek duten trataera behar duela izan aipatu du.   “Konstituzioak onartutako eskubide horren aurrean, ezin gara diru-laguntzak emateko politika hutsetan gelditu, eta Osasunerako eta Hezkuntzarako eskubideekin bezala jokatu beharra dugu, horiek bermatu egiten baitira, baina ez diru-laguntzen bidez”, ziurtatu du.

Orain dela gutxi Eusko Legebiltzarrean Euskal Sozialisten ekimenez onetsitako Etxebizitzaren Legeak, premiazko zenbait neurri jaso dituela nabarmendu du Mendiak, baita gizarteak etxebizitzaren inguruan duen mentalitatea aldatzeko zenbait neurri ere.  Horrez gain, Legearen ondorioei buruz ideia desitxuratu bat ematen saiatu badira ere, Legeak jabetzaren eta merkatu librearen eskubideak errespetatzen dituela azpimarratu du.

"Adreiluan inbertitu nahi duenak, inbertsioari errentagarritasuna atera ahalko dio, Legeak hori errespetatzen du baina, batez ere zerua sabaitzat edo aitona-amonen etxea aterpetzat ikusteko mehatxua duten herritarrak eta etxetik alde egin ezin duten gazteak edo beste bizimodu bat nahi dutenak errespetatzen ditu", azaldu du.

Idoia Mendiak gaur arratsaldean Ramón Rubial Fundazioaren ondoko jardunaldia aurkeztu du: Etxebizitzarako eskubide soziala Euskadin, Etxebizitzaren Lege berria. Aipatutako jardunaldian 2010eko Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala sinatzen eta Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuarekin proiektua egiten lagundu zuten zenbait pertsonak eta taldek hartu dute parte. Ituna zein proiektua lege honen aurrekariak dira.

Agintari sozialistak nabarmendu duenez, PSE-EEk onetsitako legea ukitu ezin diren beste oinarrizko batzuen artean kokatu du, esterako, pentsioen sistema. “Sozialisten iritziz, politikan aritzea halako legeak lortzea da”. Eta aste hauetan, akordioak behin eta berriz interpretatzen direla, horixe izan dela eta izango dela gure helburua erakuts dezakegu:  Euskadi zintzoan aurre egiteko bide sozialean egon garela, gaudela eta egongo garela", ziurtatu du.

Mendiak Legea onetsitako eguna, aurreko osteguna, "historikotzat" jo du, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Legeak jasotako neurriak abian jartzeko eta araudia garatzeko egin dezala lan.  Horrez gain, “aurrekontu-doikuntzaren mamua” errefusatu du, sailburuak testua onetsi bezain laster aipatutakoa, eta Gobernuari eskatu dio ahalegin handiena egin dezala dituen eskumenak aldezteko Espainiako gobernuak legeari errekurtsoa jarri nahi badio.

Idoia Mendiak parte hartu du Etxebizitzaren Legeari buruzko jardunaldietan
Idoia Mendiak parte hartu du Etxebizitzaren Legeari buruzko jardunaldietan

Beste berri batzuk...

Iruzkinak