Etxebizitzaren Legea geldiarazten duen errekurtsoaren aurka egiteko eskatu dio Idoia Mendiak Urkulluri
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Erromo-Areetako Herriaren Etxea berinauguratzeko ekitaldian hatu du parte Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusi Mikel Torresekin, eta Erromo-Areeta Taldeko idazkari nagusi Agus Ruiz Estivarizekin.
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Euskadiren eskumenak aldeztu ditzala eta "argi eta sendo" egin dezala Etxebizitzaren euskal Legearen alde.
PSE-EEko lehendakarirako hautagaia larunbatean Getxoko Erromo auzoko Herriaren Etxearen berinauguraziora joan da, eta han zegoela, esan du EAJk gobernuan jarraitzeko kezka duela eta “botera okupatzeko” ardura duela.
Euskadiko eta Estatuko une honetako momentu politikoa “oso garrantzitsu"tzat jo ondoren, ohartarazi du “gauza askoren geroa” egingo dela hartzen diren erabakien menpe.
Testuinguru horretan, gogoratu du Euakdin gaur egun 80.000 langabetu daudela, eta “kopuru hori ez dela murrizten”, eta gainera, zenbait enpresa garrantzitsutan Enplegua Erregulatzeko Espedienteak dituztela dio. “Enplegua ez da finkatzen, eta enpleguaren sorrerari dagokionez, azken postuetan gaude. Gauza asko daude gaizki”, deitoratu du.
Mendiak, gainera, kritikatu du egungo hezkuntza-sistema; “izan ere, guztiontzako berdintasun-aukeren bermea eta eredu arrakastatsua izan da beti”, baina orain ikusten da kalitatearen eta emaitzen inguruko zenbakiak gero eta okerragoak direla.
“Horregatik eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari denbora ez galtzeko, urtea ez galtzeko. Garrantzitsua da ez soilik gobernuan egotea (EAJri hori baino ez zaiola kezkatzen ematen du), boterean egotea, boterean gauzak aldatzeko egotea baizik", azaldu du, eta gaineratu du herritarren, langileen eta enpresen arazoei erantzun behar zaiela.
Halaber, Exekutiboak, EAJk Etxebizitzaren Legearen alde egiten ez badu ere, “gure eskumenak amaiera arte aldeztu behar dituela” dio.
“Eusko Jaurlaritzari eskatzen diot etxebizitza eskubidearen alde egin dezala garbi eta sendo. Auzitegi Konstituzionalean errekurtsoa egin dezala eta argudio logikoak aurkez ditzala, egon badirelako, Euskadin gutxiago dituztenei etxebizitzarako eskubidea bermatzen duen legearen alde egiteko”, esan du amaitzeko.