Prentsa-aretoa

Berriak

Etxebizitzaren Legearen aplikazioa ez atzeratzearren, PSE-EEk lehendakariaren konpromisoa bultzatu du

Jose Antonio Pastor Legebiltzarrean
Jose Antonio Pastor Legebiltzarrean

Euskal Sozialistek ostiralean Legebiltzarrean lehendakaria behartu dute Etxebizitzaren Legearen, aurreko astean onetsitakoaren, aplikazioa ez atzeratzera; izan ere, sailburuak eta sailburuordeak zenbait adierazpen egin dituzte gai horren inguruan, zenbait aurrekontu-arrazoi izan ditzaketela Legea ez betetzeko aipatu dute.

Legebiltzarreko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, lehendakariari interpelazioa egin dio jakiteko zergatik baldintzatzen duten etxebizitzarako eskubidea baliabide nahikorik ez izatera. Horrez gain, sortutako gizarte-alarma gaitzetsi du, baita "beste partida sozial batzuetan mamuak azalerazteko aukera" ere.

Hori dela eta, Iñigo Urkulluri eskatu dio gehiago ez atzeratzeko Lege berria betetzeko beharrezkoa den arau-garapena. Gainera, Espainiako Gobernuak Legeari errekurtsoa jartzen badio, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzan dituen eskumen osoen alde egin beharko du, Administrazio zentralarekin dituen beste auziekin (23 dira) egin duen moduan. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak