Prentsa-aretoa

Berriak

Etxebizitzaren Legearen inguruko "alarmismoa" alde batera uztea eskatu dio Idoia Mendiak Toña sailburuari

“Eskubideak egikaritu behar dira, argudio ekonomizistarik gabe", aipatu du PSE-EEko idazkari nagusiak

Etxebizitza
Etxebizitza

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, harrituta dagoela adierazi du, Angel Toña sailburuak Etxebizitzaren Legea, Eusko Legebiltzarrak ostegunean onetsitakoa, zalantzan jartzen jarraitu baitu zenbait argudio ekonomizista erabiliz eta eskubideak bat-batean ezin direla egikaritu esanez”.

“Eskubideak egikaritu egin behar dira, eta administrazio publikoen eta bere titularren ardura egikaritzeko behar diren bitartekoak jartzea da.  Toña sailburuaren ardura ez da alarmismoa sortzea; izan ere, hori desegokia da aurrekontu-egoera ezagutu behar duelako eta, batez ere, behar handiagoa duten pertsonei erantzuteko politikei lehentasuna eman behar dielako”, azaldu du Mendiak.

Toñak goizean komunikabide batean adierazi du “premiazkoa dela” orain dela bi urte baino gehiago Eusko Legebiltzarrean sartu zen testua izapidetzea. Horrek Legea beharrezkoa dela berresten digu, eta argi uzten du ezin dugula gobernu jakin batzuen esku utzi eskubide horiek, batzuek diru-laguntzekin ordezkatu nahi baitituzte.  “Asteartean egindako etxebizitzari buruzko jardunaldian gauza bera esan nuen.

XXI. mendean gaude, ezin gara diru-laguntza politika hutsetan gelditu.  Osasun eta hezkuntzarako eskubideak ez dira diruz laguntzen, bermatu egiten dira, eta etxebizitzarekin berdin egin behar da”, azaldu du Mendiak.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak