Europako Mapa gaztea eraikitzen
Euskadiko Gazte Sozialistek marraztu egin dute sozialisten Europarako aldezten duten mapa; horren bidez, gazteei adierazi nahi diete PSOEri botoa ez emateak “eskuinari irabazten uztea ekarriko duela, norberaren boto-aukera edozein izanda ere”

Euskadiko Gazte Sozialistek Euskadiko gazteei maiatzaren 25ean botoa emateko deia egin diete, Europaren geroa jokoan dagoelako eta, batez ere, gazteen eskubideak. “PSOE ez den beste edozein aukerari botoa emanez gero, eskuinak irabaziko du”, ohartarazi du Alain Colomak, JSE-Egaz-eko idazkari nagusiak. Gainera, gazteei esan die "haserretzeaz gain" beste zerbait egin behar dutela, “botoa baita harresiak hautsi, gehiengoak mugitzen dituena”.
Euskal Sozialistek kanpainaren zortzigarren eguna Bilboko Areatzan egin dute. Bertan, Europako mapa jarri dute, eta mapa horretan Sozialistek Europan aldeztuko dituzten balioak eta egingo dituzten proposamenak jaso dira, eskuin neoliberalak diseinatu duen Europaz besteko Europa bat nahi dutelako. Alain Colomarekin batera, Eider Gardiazabalek, eurodiputatu eta hautagaiak, hartu du parte.
Colomaren ustez, hauteskunde hauek gazteek Europako politikak "goitik behera aldatzeko” duten “aukera onena" da; izan ere, politika horiek Europako gazteei kalte handia egin diete eta azken urteotan beraien eskubideak ere arriskuan jarri dituzte. “Gure gurasoek baino okerrago bizi garela dioen idiari aurre egin behar diogu” esan du, eta ondoren denok parte hartu behar dugula dio “Europa aldatzeko eta gure etorkizunaren jabe izan gaitezen”.
Eskuinaren “ipuina”
Eurodiputatu berriz izateko hautagaiak, Eider Gardiazabalek, gazteei kanpaina honetan eskuinak sinestarazi nahi dien "ipuinaren" berri eman die. “Herstura ez da krisitik irteteko bide bakarra”, esan du Gardiazabalek. Gainera, esan du sozialistei botoa ematea, azken hamarkada honetan Europa gobernatu duen “troika antidemokratikoari" aurre egiteko aukera dela.
Azken urteotan Europan abian jarritako politikak ez dira “aldez aurretik zehaztutakoak, alda daitezke, eskuinak Parlamentuan gehiengoa zuelako egin dituen politikak baitira”. Hori dela eta, Gardiazabalek berriz esan du “eskuinaren ipuina” alda daitekeela PSOEri botoa emanez, “hark baino ezin duelako politika horiek geldiarazi eta Europan hartzen diren neurriak aldatzeko behar den indarra lortu”.
Gardiazabalek esan du Europak beste industria-, energia- eta, batez ere, zerga-politika bat behar duela; horiexek dira PP eta PSOEren arteko aldeen adibide argia. “Arazoa ez da dirua, ez da gastua, diru-sarrerak dira”, azaldu du; izan ere, “dirua badugu, baina PPk bilatu nahi ez duen lekuan dago, zerga-iruzurrean, alegia: politikariren batek Suitzan dituen 6 kontuetan, enpresa handien zerga-ihesan”, edo “finantza-transakzioetan ”, eta horregatik PSOEk horien gainean tasa bat ezarri nahi du. “Nire ustez, adibide horiekin argi gelditu da PP eta PSOE ez direla gauza bera”, esan du amaitzeko.