Prentsa-aretoa

Berriak

Europar Sozialistek eta ACBko Komiteak Bruselan esan dute neurriak hartu behar direla dumping txinatarraren aurka

Bidai garrantzitsu horri buruzko zehaztasunak kontatuko dizkizugu orrialde honetan, zuzenean eta #Periscope bidez

Idoia Mendia Bruselara doa ACB Sestaoko Komiteko ordezkariekin Europar Batzordearekin biltzearren
Idoia Mendia Bruselara doa ACB Sestaoko Komiteko ordezkariekin Europar Batzordearekin biltzearren

PSE-EEko idazkari nagusia, Idoia Mendia, otsailaren 17an, asteazkena, Bruselara joango da ACB Sestaoko Enpresa Komiteko ordezkariekin lan-jardunaldi bat egiteko eta Europar Batzordearekin elkarrizketatzeko. 

Ramón Jáuregui euskal europarlamentariak antolatu du bisita, eta Eider Gardiazabalek ere hartuko du parte

Euskal ordezkaritza, Euskadiko UGT eta CCOO sindikatuetako arduradun nagusi Raúl Arzak (UGT) eta Unai Sordok ere osatzen dutena, ondokoekin bilduko da:

-Mattia Pellegrini, Europar Batasuneko Barne-Merkatuko eta Industriako Zuzendaritza Nagusiko Unitateko burua, 
-Antonio Tajani, Italiako Ordezkaritza Popularreko diputatua eta Industriako europar komisario ohia,
-Edouard Martin, S&D Frantziako delegazioko diputatua eta oinarriko metalen inguruan europar industria jasangarria garatzeari buruzko Txosteneko txostengilea.


Jardunaldia zuzenean ikusi nahi baduzu, egin gure PERISCOPE profilaren bidez:

https://www.periscope.tv/socialistasvascos

Beste berri batzuk...

Iruzkinak