Prentsa-aretoa

Berriak

Europar Sozialistek “ezkerrari zubiak jarriko dizkion" eta "Hegoko Europa" entzungo duen programa politiko baten alde egiten dute

Sozialdemokratak Europa sozialago eta kohesionatuago baten alde eta enplegua sortzearen alde egingo duen, eta hegoko herrialdeei arreta egingo dion proiektu politikoarekin bat datoz; horrela bada, Hego eta Ipar Europaren artean egun dagoen haustura itxi ahal izateko.

Europar Sozialistak.
Europar Sozialistak.

Martin Schulz Europako Parlamentuko Sozialdemokraten presidente aukera ondoren, taldeak lan-bilera egin du Europar Batzordeko agintaldian zer lehentasun izango dituzten zehaztearren.  Esparru horretan, Valencianok berriz esan du “orain hasten dugun bidean garrantzitsuena dela Sozialistek kanpainan aldeztu dugun proiektu politikoaren alde egitea, Europar Batzordeari hori betetzea exijituko diogu; ez da izenei, aulkiei edo postuei buruz hitz egiteko unea”.

Schulz izendapenagatik zoriondu ostean, Espainiako ordezkaritzako presidenteak berriz eskatu dio Alemaniako sozialdemokratari, taldeko presidentea denez, beste talde politikoekin hitz egiten has dadin.  “Solaskide izan behar duzu guztiekin, ezin dugu bakar-bakarrik Popular taldearekin hitz egin.  Orain hasiko dugun bideak zabalagoa izan behar du, autopista handi bat izango da, eta ez bide estu bat.  Beste talde parlamentario batzuetan badira ezkerreko, zentro-ezkerreko programarekin bat egin nahi dituzten pertsona asko.  Nire ustez, gure taldeak zubia izan behar du eta zubi horretatik zentro-eskuinekoek, zentro-ezkerrekoek, ezkerrekoek, berdeek... igaro beharko dute”.

Norabide berria Europarentzat

“Norabide berria Europarentzat" izenarekin, eurodiputatu sozialistek lan egin dute goizean Europar Batzordeari aurkeztu beharko dioten proposamenen agiri batean.  Orain zuzenketak egiteko epera irekitzen bada ere, Elena Valencianok Taldearen lehentasunen artean Espainiako sozialisten ustez falta ezin diren funtsezko puntu batzuk aipatu ditu.

Hasteko, esan du Europar Batzordeak ahalik eta lasterrik berrikusi behar duela sakonki finantza-esparru berria; izan ere, aurreko legegintzaldian hori egiteko konpromisoa hartu zuen.  Bigarrenik, Gazteen Enplegua Bermatzea ere lehentasunetako bat dela esan du. Gogoratu du kanpainan esan zutela egunekoa, 21.000 eurokoa, bainoa askoz kopuru handiagoa behar dela, “Lanaren Nazioarteko Erakundearen ustez, ezinbestekoa da gazteen enplegua sortzeko, batez ere Europako hegoaldeko herrialdeetan”.

Valencianok esan du Batzordeari gutxieneko soldatarako europar esparru bat exijitu behar zaiola, eta gizarte-diskurtsoan sakondu beharra dagoela. Gogoratu du “kanpainan progresistok adierazitako gauzetako bat Europa Soziala izan dela”.

Amaitzeko, Espainiako sozialisten presidenteak Martin Schulzi esan dio Ordezkaritzak aurkeztuko duen beste zuzenketa bat lurralde-kohesioari buruzkoa izango dela.  “Hegoaldeko herriei entzun behar gaituzte, agertu behar gara, protagonista izan behar dugu, Hegoaren eta Iparraren arteko haustura baitago une honetan, eta horrek apurtu egiten du Europar proiektua, baita Europar Batasuneko herritarren kohesioa bera ere.  Beraz, Hegoko Europa gure lehentasunetako bat izan behar duela uste dut”.

Goizean Talde Sozialistak aurkeztu duen agiriak, gainera, beste lehentasun bat jaso du, eta Espainiako Ordezkaritzak horrekin ados dago: inbertsioak, hazkundeak eta enpleguak Batzordeko agendaren goi-goian egon behar dutela.  Gainera, erakunde horrek pobreziari eta desberdintasunari aurre egiteko jarduerari lehentasuna eman behar dio, mugimendu-askatasunaren alde egin beharko du eta, aldi berean, dumping sozialari aurre egin behar dio, oinarrizko eskubideak sendotu behar ditu, eta Europar Batasun demokratikoago, gardenago eta arduratsuago egin behar du.

“Norabide berria Europarentzat” agiriak ondokoak ere jaso ditu: hazkunde- eta inbertsio-plan jasangarri berri bat, defizitaren helburuak betetzeko aukera baretzea zailtasunak dituzten herrialdeetan, edo langileen zuzentaraua berrikustea, mugimendu-askatasuna eta tratu-berdintasuna bermatzearren.  Halaber, genero-indarkeria orori aurre egiteko ekintzak areagotzearen, soldata-bretxa gutxitzearen eta migrazio eta asiloko benetako estrategia eraginkorra finkatzearen alde egingo du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak