Prentsa-aretoa

Berriak

Euskadik 2016ra arte ez duela familiaren eta jaiotzeen inguruko politika bat izango salatu du PSE-EEk

Gobernuak demografia-arazoari aurre egiteko “gogorik eta ideiarik” ez duela kritikatu du Txaro Sarasuak

Legebiltzarkide sozialista Txaro Sarasuak kritikatu du Eusko Jaurlaritza geldoa dela eta ez duela ideiarik euskal gizartean dugun arazo larrietako bati aurre egiteko: herritarrak gero eta zaharragoak dira eta jaiotze-tasa gero eta txikiagoa da.  Exekutiboak, Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuaren erantzun baten bidez, aipatu du “2015eko amaieran” amaituta izango duela Euskadin familien laguntza publikoak berrikusteko udan hasitako hausnarketa.

“Hortaz, kasurik onenean, urtebetera arte ez du amaituko familiari eta jaiotzei laguntzeko politika.  Eta estrategia berri horrek ez badu legebiltzarraren gehiengoa lortzen, Aburto sailburuak iragarritako moduan, 2016ra arte ez da abian jarriko edo datorren legegintzaldirako utziko da.  Eta hori ez da serioa”, azaldu du Txaro Sarasuak.

Iazko urrian, legebiltzarrak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari idatziz galdetu zion zer estrategia jarraituko zuen Eusko Jaurlaritzak Euskadin egun dugun demografia-desoreka gutxitzeko eta horrek dituen ondorio sozial eta ekonomikoak saihesteko. 2013an hildakoen kopurua jaiotakoena baino handiagoa izan zen, jaiotze-tasak % 6,9 gutxitu baitzen; beraz, euskal herritarren zahartze joera nabarmendu da.

Juan María Aburtoren erantzunak sei lerro baino ez ditu, eta erantzunaren arabera, “hausnarketa zabalari” ekin diote, eta 2015erako Aurrekontuen Proiektuan "30.000 euroko partida bat sartu dute familiei laguntzeko eta jaiotzak sustatzeko, eta 2015ean amaitzea espero dugu”. Txaro Sarasuaren ustez, erantzuna ez da nahikoa, eta Gobernu arduratsu batek izan beharko ez lukeen axolagabekeria erakusten du.  “Beste arazo askorekin bezala, EAJren Gobernuak ardurak azpikontratatatzeko teknika erabiltzen du eta arazoak gerora begira planteatzen ditu, horiei aurre egin gabe”.

“Familiei eta jaiotzei laguntzeko politiken diseinua oso berandu egin dute, eta ezin da atzerapena justifikatu.  Horrek erakusten du, Sarasuaren ustez, "Gobernuak ez duela ekimenik, gogorik eta ideiarik, arazo horri beste herrialde batzuek emaitza positiboekin erantzun badiote ere.  Legegintzaldiaren bi urteotan argi gelditu da jarrera hori, esaterako, familia kontziliatzeko laguntzen aurrekontua gizartean dituen benetako beharrak baino askoz ere txikiagoa izan da”.

Hori dela eta, hurrengo Osoko Bilkuran legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiken sailburuari galdetuko dio arrazoizkoa iruditzen zaioen Euskadin 2016ra itxaron behar izatea familiei laguntzeko eta jaiotzak sustatzeko politika definitu bat izateko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak