Euskadik Etxebizitzaren Lege bat izango du Euskal Sozialisten ekimenari esker
Funtzio soziala arautuko du eta hutsik dauden etxebizitzak besterentzeko aukera jasoko du

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak Ganberaren gehiengoaren babesa lortu du, Euskadin lehendabiziko aldiz etxebizitza eskubidea eta horren funtzio soziala arautuko dituen Lege bat edukitzearen inguruan Urkulluren Gobernuak erakutsi duen irizpidearen aurka. Lege horrek, hutsik dauden etxebizitzak besterentzeko aukera aurreikusiko du. Legea indarrean jarri baino lehen, hilabete batzuetako tramitazioa egin beharko da.
Etxebizitzako bozeramaileak, Bixen Itxasok, sozialistek aurkeztutako proiektuak parlamentu ibilbidea hasi behar duela aldeztu du; helburua, lege hutsune bat betetzea da. Hutsune horren arabera, eskubide hori arautu gabe duen Espainiako toki gutxi batzuetako bat da Euskadi, ezen “etxebizitzari buruzko legearen falta sentitu dugulako herritar askok etxea galdu dutelako krisiaren ondorioz eta hipoteka-arauen (EBren ustez gehiegizkoak dira arau horiek) aplikazio zorrotza eta gogorra delako”. “Garai honetan eskubide horiek herritarrei kendu eta kalera ateratzen dituzte. Konstituzioak etxebizitza eskubideari garrantzi handia ematen badio ere, praktikan kontsumo ondasun bat hartzen da, baita espekulatzeko ondasun bat ere", salatu du.
Gainera, Europar Parlamentuak 2013ko ekainaren 11n EB etxebizitza sozialari buruz onartu berri duen ebazpena ere aipatu du; horren arabera, “etxebizitza sozialerako eskubidea oinarrizko eskubide bat da, gainontzeko oinarrizko eskubideak izateko, bizitza duina izateko, aldez aurretik bete beharreko baldintza izan daiteke. Etxebizitza duin eta egokia edukitzeko aukera estatu kideen nazioarteko beharra da...”
Ohartarazi duenez, “laburbilduz, eta ikuspegi politiko batetik, ezin da onartu 84.000 etxebizitza hutsik edukitzea (% 8,4, 2011ko datuen arabera) herritar batzuek etxebizitzarik ez badute eta zailtasun handiak baldin badituzte hori lortzeko. Horren guztiaren aurrean, Jaurlaritzari aurpegiratu dio ekimen hau izapidetzearen aurka agertu dela, “gaizki ordaintzen duenaren aitzakiak erabiliz”.
Horrela bada, harrituta dago Jaurlaritzak esan duelako sozialisten testuak ez duela gizartean adostasun nahikorik, Patxi Lopezen Gobernuak egindako proiektutatik abiatzen baita. Proiektu hori "parte-hartze prozesu baten epilogoa da, eta prozesu horrek Nazio Batuek zerbitzu publikoari emandako saria ere lortu zuen; horixe da Zerbitzu Publikoan bikaintasunari ematen zaion nazioarteko onarpenik garrantzitsuena”. Itxasok, gainera, Jaurlaritzaren ondoko argudioa ere eztabaidatu du: gobernu nazionalistaren ustez Birgaitzeko espainiar Legeari itxaron behar zaio, baina testu horrek beste helburu bat du "gure eskubide bat arautzekoa da". Halaber, Urkullu kabinetea kritikatu du aurka agertu delako zailtasun ekonomikoetan oinarrituta, eta Itxasok dio “lapiko guztietarako estalkia dela hori”. “Aurreko legegintzaldian ez zegoen krisirik? Guk eskubideei buruz hitz egiten dugu eta zuek diruari buruz. Eskubideak aurrekontu-errealitatean baino ez daude? Orduan, pertsonekiko konpromisoa bakar-bakarrik egongo da aurrekontu-zuzkidurarik badago?”.
“Beste azterketa bat falta dela” jarritako aitzakiari dagokionez, ordezkari sozialistak esan du “berriz azterketagatiko geldialdia dela”, alokairuen eskaria handiagoa dela entzuten dugu, “legeak modalitate horri lehentasuna eman dio, beraz, ez da oztopo bat”. Eta Jaurlaritzak bere aurreproiektua egiteko duen ustezko asmoari dagokionez, maiatzean lehendakariak egindako agerraldian ez duen Etxebizitzaren legeari buruz aipamenik egin eta gainera aurretik egindako lan guztiak aprobetxatuko zituztela esan zuen”.
“Gobernu hau bitxia da oso. Jai-egunaren aldaketari buruz ez zela lehentasun bat eta oraingoz ez zutela aldatuko esan zuten, eta orain aldaketari eman diote lehentasuna, eta gai honi dagokionez, aipatu behar zenean ez zen etxebizitzaren legea aipatu eta taldeei aurreko gobernuak egindako lanak berreskuratzeko eskatzen zaie (PSE-EEri noski), baina orain ez dute onartu. Ez zuten etxebizitza legearen inguruko perspektibarik eta bat-batean orain badute” kritikatu du.