Prentsa-aretoa

Berriak

Euskadik Juncker planean funtzio garrantzitsua izatea espero du Gardiazabalek

Eider Gardiazabal, en una imagen de archivo. [Foto: Socialistas Vascos]
Eider Gardiazabal, en una imagen de archivo. [Foto: Socialistas Vascos]

Eider Gardiazabal eurodiputatu sozialistak balorazio positiboa egin du Inbertsio Estrategikoen Europar Funts berriaren inguruan. Europar Batzordeko presidenteak, Jean-Claude Junckerrek, aukeztu du aipatutako funtsa, eta 2017. urtera arte 315.000 milioi euro mugiarazi nahi ditu. Horrez gain, eurodiputatuak nabarmendu du Talde Sozialistaren presioari esker lortu dutela "Europa hazkundearen aldeko apustu argia egiten has dadila".

Gardiazabal Europar parlamentuan Aurrekontuen Batzordeko bozeramailea da, eta aipatu du handik lan egingo duela tokian tokiko garapenerako berezko kreditu-lerroak garatu ditzaten, eta lehentasuna emango diela ekoizpen-ekonomiarekiko laguntzari, enpresa berrien sorrerari eta ekonomia berriaren enpresen klusterrari laguntzeko azpiegiturei.

“Euskadik Juncker planean funtzio garrantzitsua izan dezala nahi dugu”, aitortu du. Zehazki, Inbertsioen Europar Bankuari finantzaketaren zati bat eman dezala exijitu dio, baita epe luzeko langabetuentzako enplegu-programak finantza ditzala ere, batez ere langabezia-tasa handiak dituzten udalerri eta eskualdeetan, esaterako, Ezkerraldea, Oion, Laudio eta Bilbo.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak