Euskadiko Batzorde Exekutiboko Erakunde Erreformen idazkari karguari uko egin dio Mikel Cabiecesek
![Mikel Cabieces, ex-Secretario de Reformas Institucionales de la Comisión Ejecutiva de Euskadi. [Foto: Socialistas Vascos]](/upload/original-Mikel-Cabieces-ex-Secretario-de-Reformas-Institucionales-de-la-Comisin-Ejecutiva-de-Euskadi-Foto-Socialistas-Vascos-Mikel-Cabieces-ex-Secretario-de-Reformas-Institucionales-de-la-Comisin-Ejecutiva-de--54d0d1cfee8d3.jpg)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Eskerrak jakin izan du Kutxabankek salaketa bat aurkeztu duela entitatearen aurreko presidentearen, Mario Fernándezen aurka; badirudi zenbait irregulartasun ikusi dituztela entitatearen zerbitzuei dagokienez, Kutxabankek Bilboko abokatu-bulego batekin zerbitzu juridikoak emateko zuen kontratu batean alegia. Mikel Cabiecesek, PSE-EEko Batzorde Exekutiboko kideak, badu lan-harremana bat aipatutako bulegoarekin.
Hori guztia jakin bezain pronto, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, une hartan jasotako datuak argitzeko eskatu dio Mikel Cabiecesi. Egokiak diren azalpen guztiak jasota, hau da, Mikel Cabiecesek aiptutako bulegoarekin duen harreman pertsonalari buruzkoa, eta ardurak aldez aurretik epaitu gabe, idazkari nagusiak eta Cabiecesek berak erabaki dute azken horrek uko egin behar diola Euskadiko Batzorde Exekutiboko Erakunde Erreformako idazkari karguari. Horrez gain, Cabiecesek eskatu egin du Alderdiko militantziari behin-behingoz uztea gai hori antolakundearen aurka erabil ez dezaten.
PSE-EEko idazkari nagusiak gain hartzen du Alderdiaren Estatutuetan eta Araudian jasotako printzipio etikoak aldez aurretik eta tinkotasunez aplikatzeko konpromisoa, baita orain dela gutxi Batzorde Exekutibo Federalak onetsitako Kode Etikoa ere; PSOEko agintari eta militanteei aplikatzeko beharrekoa da.